Mungiako Atxuri ibaian ere Interkonexioko obretako bentonita agertu dela salatu du Udalak

  • URA agentziak obrak “berehala” geldiarazi ditu, eta txostena ireki dio Red Electricari. Ez da lehen aldia bentonita isuriak atzematen dituztena. Obrek Gatika eta Europa konektatzea dute helburu.

Bentonita isuria Atxuri ibaian. Mungiako Udala

2025eko urriaren 3an - 11:51
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Duela urtebete hasi zituzten Gatika (Bizkaia) eta Cubnezais (Frantzia) lotzeko interkonexioko lanak. Aurtengo irailean eman zuten bisua Butroe errekan bentonita isuriak agertu zirela, eta orain Atxuri ibaian ere agertu da bentonita, Mungiako Udalak (Bizkaia) ohartarazi duenez. Azaldu du bentonita ez dela kutsakorra berez, baina obren inguruko ingurumen taldeek ohartarazi dute ingurumenari kalteak eragiten dizkiola.

Obrak eten egin ditu URA Uraren Euskal Agentziak, “prebentzio neurri” gisa, eta zigor txostena ireki dio obra egiten ari den Red Electricari. Horrez gain, udalak enpresari eskatu dio “berehala” ekin diezaiola kaltetutako urak garbitzeari. Udalak jakinarazi du URA eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin ari dela lanean egoera ebaluatzeko eta isurketari eusteko neurriak martxan jartzeko.

Obrak helburu du Gatika eta Cubnezaisen artean konexio elektrikoa zabaltzea, eta horretarako, lur eta ur azpian hobi handiak sartzen ari dira; hor barruan argindar kableak joateko. Horretarako erabiltzen dute, hain zuzen ere, bentonita, buztin industrial moduko bat.


Kutsadura kanalean gehiago
2026ko martxoaren 18
Lurraldea eta arkitektura
Toxikoak

2025eko irailaren 3
Plastikoaren birziklapenaren iruzurra
Industria petrokimikoaren 'gerrillariak' Genevan

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.