Greenpeace erakunde ekologistak aurkeztutako helegitearen gainean eman du epaia Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta argudiatu, Garoñako zentral nuklearraren kasuan indarrean dagoen legea 2009ko uztailaren 3koa dela, ITC/1785/2009 delakoa alegia. Legearen arabera, 2013ko uztailaren 6an itxi behar zen Garoña behin betiko, baina Espainiako Industria Ministeritzak agindua baliogabetu egin zuen partzialki, eta enpresa kudeatzaileak, Nuclenorrek, zentrala ustiatzen jarraitzeko baimen berria eskatu zuen.
Epaia eman duten magistratuen arabera, “finkatutako datan utzi behar zaio Garoña ustiatzeari [2013ko uztailaren 6an], horretara behartuko luketen babes eta segurtasun arazorik egongo ez balitz ere”.
Raquel Montón Greenpeaceko nuklear arloko arduradunak adierazi duenez, “Garoñako zentrala itxita dago, baita bere jabeentzat eta Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko kideentzat ere. Urratu beharreko bide bakarra, zentral nuklearraren desmantelamentua da”.
Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.
Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.
Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]
Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]
Garoña itxi zen garaiko ospakizunak urruti daude. Lasaitua hartu genuen gehienok, zentral nuklearraz ahazten has gintezkeelakoan
Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio Garoña desegiteko proiektuari. Talde ekologistak ingurunea eta segurtasuna fase guztietan aztertzea eta ingurunea biziberritzeko plan bat eskatu du, besteak beste.
2012. urtetik geldi dago Garoñako zentral nuklearra eta 2021ean hasiko dira hura eraisten, Espainiako Gobernuak EH Bilduren galdera parlamentario bati erantzunez informatu duenez.
Eraiste-aurreko lanen plangintzan gabezia nabariak daudela adierazi du Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak. Ikuskatzea joan den martxoan izan zen, eta batzordeak ateratako txostenak dio langileen irradiazio-mailaren kalkuluaren gainean eragin handia izango dutela plangintzaren... [+]