Udaberrirako amaituko dute Garoñako hondakinen lekualdaketa

  • Apirila eta maiatza artean bukatuko dute Garoñako aktibitate txikiko eta ertaineko hondakinen lekualdaketa, Enresak adierazi duenez.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 26an - 08:54
Arg: Phot.ok
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Garoñan pilatuta dauden aktibitate txikiko eta ertaineko hondakinak aurten hasiko dira lekualdatzen, eta udaberrirako hustuketa amaitzea aurreikusi dute. Hondakin erradioaktiboak kudeatzen duen Enresa enpresak asmoen berri eman du Gaztela eta Leongo tokiko hedabide batean. Enresaren datuen arabera, 2005. urtean Garoñak aktibitate txikiko eta ertaineko 947 metro kubiko hondakin bilduta zituen. Halaber, 311 tona uranio gordeta ditu erreaktorearen piszinan.

Aktibitate txikiko hondakinak El Cabrilgo (Cordoba, Espainia) biltegira eramango dituzte, modu mailakatuan, aurten, baina aktibitate maila handiagoa dutenak, momentuz, Garoñako biltegi tenporalean geratuko dira.

Artikulu hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Garoña kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...