Gasteiztik 40 kilometrora dagoen Garoñako zentral zaharkituak, 42 urteren ondoren ez du energia nuklear gehiago sortuko, Espainiako Gobernuak ixteko erabakia hartu baitu.
Funtzionatzen segi zezala nahi zuen, baina horretara derrigortu dute herri mobilizazioek eta oposizio politikoak. Zentral nuklearraren itxierak, ordea, beste arazo larri batzuk sortuko ditu, eta horien aurrean hobe genuke erne ibiltzea. Zoritako zentrala eraisteko 20 urte beharko dira eta Vandellósekoak bikoitza beharko du. Adituen ustez Garoñarekin gauza bera egitea askoz gehiago kosta daiteke, bere diseinuaren ondorioz kutsatuago dagoelako. Hortaz, Garoñaren arrisku erradiaktiboak hamarkadatan segituko du bizirik. Horregatik da hain beharrezkoa zentrala eraisteko plan bat martxan jartzea lehenbailehen.
Garoñaren itxierak ia 300 lanpostu zuzen deuseztatzea dakar. Gobernuek eta erakunde espainiar nahiz euskaldunek berehala heldu beharko liokete inguru hartako ekonomia berraktibatzeko plan bati, lanpostu alternatiboak sortu eta herritarrak migratzera derrigorturik egon ez daitezen.
Beste arazo bat, eta ez txikiagoa, hondakin erradiaktiboen manipulazio eta pilatzearekin dator. Garoñaren kasuan 500 tona metriko dira. Zer egingo dugu hondakin horiekin? Espainian egin nahi zuten hondakin erradioaktiboentzako biltegiaren proiektua geldirik dago eta materiala garraiatzea oso garestia da. Agian, zentraletan “behin-behineko” biltegiak irekitzeko tentazioa izan dezakete agintariek. Garoña itxiko dute eta ez du energia nuklearrik produzituko, baina herritarrentzat oso kutsagarria eta arriskutsua izan daitekeen hondakin erradioaktiboentzako biltegi bihurtu dezakete. Adi beraz, hau ez da amaitu. Garoñak hor segitzen du.
Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.
Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.
Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]
Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]
Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio Garoña desegiteko proiektuari. Talde ekologistak ingurunea eta segurtasuna fase guztietan aztertzea eta ingurunea biziberritzeko plan bat eskatu du, besteak beste.
2012. urtetik geldi dago Garoñako zentral nuklearra eta 2021ean hasiko dira hura eraisten, Espainiako Gobernuak EH Bilduren galdera parlamentario bati erantzunez informatu duenez.
Eraiste-aurreko lanen plangintzan gabezia nabariak daudela adierazi du Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak. Ikuskatzea joan den martxoan izan zen, eta batzordeak ateratako txostenak dio langileen irradiazio-mailaren kalkuluaren gainean eragin handia izango dutela plangintzaren... [+]
Zentral nuklearraren eraispen lanen planifikazioan "gabeziak" daudela egiaztatu du CSNk, eta ohartarazi du egoera horregatik Nuclenorrek erradiazio arriskuen berrebaluazioak egin behar izan dituela. Jasotako erradiazio dosi kolektiboak zehazteaz gain, dosi indibidualak... [+]
Kutsadura horren jatorria duela 33 urtera arte kontrolik gabe egondako aireztapen batean egon zitekeela uste du CSNk.
Garoñako zentralaren hondakin erradioaktiboen biltegia egiteko lau milioi euroko inbertsioa egiteko asmoa du Espainiako Gobernuak.
Apirila eta maiatza artean bukatuko dute Garoñako aktibitate txikiko eta ertaineko hondakinen lekualdaketa, Enresak adierazi duenez.
Iazko uztailean iragarri zuen Espainiako Gobernuak Garoña betiko itxiko zuela. Sei hilabete geroago ez dute aurrerapenik egin desegite prozesuan eta martxa honetan bide “luzea, neketsua eta garestia” izan daitekeela aurreikusten dute adituek. Bataz... [+]
Garoñako zentral nuklearra ixtea erabaki eta gero, haren eraisketa prozesu luzea –hamabost urte inguru iraun dezake– hasi behar da orain. Zentralaren jabe den Nuclenorrek du ardura lehen fasean, eta Espainiako Estatuari dagokio gainerakoa. Prozesua... [+]
Urteetako borrokaren ondorioz, orain bai: behin betiko itxi dute Garoña. Erabakiaren ostean, Araba Garoñarik Gabe Plataformak amaitutzat eman du bere 15 urteko ibilbidea eta herritarren mobilizazioak goraipatu ditu, politikarien aurkako kritikekin batera. Irailaren... [+]