Garoņaren desegitea zenbakitan: 17.000 milioi euroko aurrekontua lanak 70 urte barru amaitzeko

  • Iazko uztailean iragarri zuen Espainiako Gobernuak Garoña betiko itxiko zuela. Sei hilabete geroago ez dute aurrerapenik egin desegite prozesuan eta martxa honetan bide “luzea, neketsua eta garestia” izan daitekeela aurreikusten dute adituek. Bataz beste,eraikina erabat eraisteko hamabost urte beharko dituztela diote adituek eta 17.000 milioi euroko gastua izan dezakeela. Hondakinak eta erregai nuklearrak kudeatzeko ordea, 70 urte beharko dituela dio enpresa arduradunak.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko urtarrilaren 08a

Espainiako Gobernuak enpresa baten esku utzi zuen Garoña behin betiko desegitearen ardura. Enpresaren eraikina eraisteaz, hondakin erradioaktiboak gordetzeaz eta erregai nuklearrak kudeatzeaz arduratu beharko litzateke, besteak beste. Prozesua zehaztuko duen txostenaren egoera “izoztuta” dagoela jakinarazi du Juan Lopez de Uriarte Podemos Ahal Duguko Arabako diputatuak: “Enpresa arduradunak prozesua zehazten duen txosten bat aurkeztu behar dio Segurtasun Nuklearraren Batzordeari, onarpen ofiziala izan eta lanean hasteko. Txosten hori ez da gauzatu; lanak ez dira hasi. Guztia luzatu daitekeela pentsa daiteke”.

Noticias de Alavak jaso duenez, Garoña deuseztatzearen ardura duen enpresak 70 urte barru aurreikusten du lanak erabat amaitzea. Eta aurrekontuari dagokionez, ez zaio merke irtengo Burgosko energia nuklearrarekin amaitzea Espainiako Gobernuari: 17.000 milioi euro beharko dira printzipioz zentrala desagertarazteko.  

Zentral nuklearra desegiteko lanak hasi ez badira ere, jada zeresana eman dute Garoñako hondakin nuklearrek. Andaluziako Ezker Batuko koordinatzaileak eginiko salaketa batek zehazten duenez, Garoñako hondakinen zati bat, ustez, Cordobako almazen batean dago, Espainiako Gobernuak baimendutako bidalketa bat dela eta. Hondakinen deuseztatzea Bruselak gainbegiratu beharreko prozesua dela adierazi du, “Andaluzia Estatuko zabortegia ez bilakatzeko”.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Garoņa

Garoņa kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut
Eguneraketa berriak daude