Komeni da arretaz irakurtzea gaur Madrilgo El País egunkarian Enrique Mullerrek plazaratzen duen "Alemania ampliará la zona de seguridad alrededor de sus reactores nucleares" kronika. Euskaldunoi dagokigunez, bereziki Araba eta Bizkaiko jendeek kasu egin beharko liokete letra xeheari, bertan adierazten baita Alemaniako gobernua zentral nuklearren inguruko eremuetan ezartzera doan zenbait neurri berri. Horiek gure artera ekarriz gero (eta ekarri beharko dira laster), Araba eta Bizkaiko herritar gehienei iodo pilulak banatu beharko dizkiete agintariek, Gañorako (Burgos) zentral nuklearrean istripua gertatuz gero lehen orduetako babes neurria eskueran eduki dezaten. Bilboaldea bera ez da zentraletik 50 kilometro baino urrunago aurkitzen.
Urtarrilaren 24an azaldu genuenez Suitzak neurri hori dagoenekoz hartuta dauka bere nuklearren inguruko 50 kilometroko eremuetan, erabaki horrek hartzen dituelarik Zurich bezalako hiri handietako biztanleak. Orain Fukushimako istripu handiaren hirugarren urteurrenean Alemaniako gobernuak jakinarazi du zabaldu egingo dituela zentral atomikoen inguruko eremu bereziak, aditu talde batek aholkatu dion moduan. Babes eremu estuena zentralaren inguruko 2 kilometrotik 5era zabalduko du. Erdiko eremua 10etik 20 kilometrora, eta honetako herritar guztiek egon beharko dute istripurik gertatzekotan denek 24 orduko epean handik alde egiteko. Garoñara ekarrita, Miranda de Ebro ebakuatzea esan nahiko luke neurri honek. Hirugarren eremu zabalakoa, kanpoko aldekoa, 50 kilometrotik 100tara hedatuko dute Alemanian. Neurri hau gurera ekarriz, eremu horren barruan geratuko litzateke Gasteizez eta Araba gehienaz gain Bizkaiaren zati nagusia, Bilboaldea barne, eta Gipuzkoa eta Nafarroako lurralde asko ere bai. Alemanian, zonalde honetan bizi diren 45 urtez goitik herritar guztiei banatuko zaizkie iodo pilulak, istripuaren ondorengo 12 orduen barnean, isuri erradioaktiboetako batek, 131-Iodoak, tiroideetan eta gizakien beste zenbait ataletan ekarriko dituzten kalteak saihesteko.
"
Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.
Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.
Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]
Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]
Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio Garoña desegiteko proiektuari. Talde ekologistak ingurunea eta segurtasuna fase guztietan aztertzea eta ingurunea biziberritzeko plan bat eskatu du, besteak beste.
2012. urtetik geldi dago Garoñako zentral nuklearra eta 2021ean hasiko dira hura eraisten, Espainiako Gobernuak EH Bilduren galdera parlamentario bati erantzunez informatu duenez.
Eraiste-aurreko lanen plangintzan gabezia nabariak daudela adierazi du Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak. Ikuskatzea joan den martxoan izan zen, eta batzordeak ateratako txostenak dio langileen irradiazio-mailaren kalkuluaren gainean eragin handia izango dutela plangintzaren... [+]
Zentral nuklearraren eraispen lanen planifikazioan "gabeziak" daudela egiaztatu du CSNk, eta ohartarazi du egoera horregatik Nuclenorrek erradiazio arriskuen berrebaluazioak egin behar izan dituela. Jasotako erradiazio dosi kolektiboak zehazteaz gain, dosi indibidualak... [+]
Kutsadura horren jatorria duela 33 urtera arte kontrolik gabe egondako aireztapen batean egon zitekeela uste du CSNk.
Garoñako zentralaren hondakin erradioaktiboen biltegia egiteko lau milioi euroko inbertsioa egiteko asmoa du Espainiako Gobernuak.
Apirila eta maiatza artean bukatuko dute Garoñako aktibitate txikiko eta ertaineko hondakinen lekualdaketa, Enresak adierazi duenez.
Iazko uztailean iragarri zuen Espainiako Gobernuak Garoña betiko itxiko zuela. Sei hilabete geroago ez dute aurrerapenik egin desegite prozesuan eta martxa honetan bide “luzea, neketsua eta garestia” izan daitekeela aurreikusten dute adituek. Bataz... [+]
Garoñako zentral nuklearra ixtea erabaki eta gero, haren eraisketa prozesu luzea –hamabost urte inguru iraun dezake– hasi behar da orain. Zentralaren jabe den Nuclenorrek du ardura lehen fasean, eta Espainiako Estatuari dagokio gainerakoa. Prozesua... [+]
Gasteiztik 40 kilometrora dagoen Garoñako zentral zaharkituak, 42 urteren ondoren ez du energia nuklear gehiago sortuko, Espainiako Gobernuak ixteko erabakia hartu baitu.