Gari Arruarte eta Gorka Loran hernaniarrak aske utzi dituzte, hogei urteko kartzela zigorra osorik beteta

  • 2003ko abenduaren 24an atxilotu zituzten bi hernaniarrak, sarekada batean. Iragan uztailean baldintzapeko askatasunean geratu ziren, eta astearte honetan geratu dira aske, hogei urteko kartzela zigorra osorik beteta.

Argazkia: Etxerat

2023ko abenduaren 20an - 11:53
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gorka Loran eta Gari Arruarte preso hernaniarrak aske geratu dira astearte honetan, 2020an ezarritako hogei urteko espetxe zigorra osorik beteta, Etxeratek ohar batean jakinarazi duenez. Hirugarren gradua eskuratu zuten iazko apirilean eta urrian. Bi kasuetan fiskalak helegiteak aurkeztu bazituen ere, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zaintza Epaitegi Zentralak atzera bota eta hirugarren graduan mantendu ziren. 2023ko otsailean eta martxoan, kontrol telematikoa ezarri zieten, eta uztailean, berriz, baldintzapeko askatasunean geratu ziren bi hernaniarrak.

Arruartek Almerian bete du zigorraren zatirik handiena, 2020an Soriara lekualdatu zuten arte. Urtebete ondoren Euskal Herrira ekarriko zutela iragarri zuten; Iruñeko kartzelan egon da. 2022an Lakuako Gobernuko Justizia sailak hirugarren gradua onartu zion, Martuteneko espetxeko Tratamendu Batzordeak hala erabakita.

Loran, ordea, Algecirasen izan dute gatibu denbora luzez. 2020an Dueñasera hurbildu eta geroago, Zaballara ekarri arte. Iazko apiriletik hirugarren graduan egon da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!