Garbitzaileen greba babesteagatik espedientea zabaltzeko mehatxua egin diote ikasle bati

  • Agerraldia egin du asteartean Unibertsitateko Indar Batasunak, Farmazia Fakultateko atarian garbitzaileen greba babesteagatik dekanotzak ikasleen aurka izan duen jarrera salatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko martxoaren 10ean - 15:53
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bost asteko grebari ekin zioten iragan astelehenean, martxoak 2, EHUk eta Hezkuntza Sailak azpikontrtatatutako garbitzaileek. Greba hasi eta astebetera agerraldia egin zuten atzo, martxoak 9, Unibertsitateko Indar Batasuneko kideek greba babestegatik EHUk eta Farmazia Fakultateko Dekanotzak izan duen jarrera salatzeko.

Lehenengo greba egunean, garbitzaileen deialdiarekin bat egin eta Farmazia Fakultatea zikintzen ari zen ikasle batengana gerturatu zen Farmazia Fakultateko Dekanotza taldea eta espediente akademikoa zabaltzearekin mehatxatu zuten. Egun horretan bertan Farmazia Fakultateko ikasle gela ixtea erabaki zuen Dekanotzak, ikasleak pasabideetan zegoen zikinkeria garbitzeari uko egin ostean.

“Guzti honekin argi gelditzen da EHUk daukan jarrera, nahiz eta formalki bere instituzioetan dauden langileak babesten dituela esan, errealki beraien aldarriak oztopatu eta neurri errepresiboak ezartzen ditu” azaldu dute UIBko kideek. Grebak aurrera egin ahala Campusak bizi izan duen indar polizialen gorakada ere salatu dute. Iragan asteazkeneko protestetan Ertzaintzak Gizarte Langintzako fakultate aurrean protestan ari ziren ikasleengana jo eta kide bat identifikatu zuten.

UGT sindikatuaren jarrera ere gogor kritikatu dute ikasleek . Sindikatuak greba babesten ari diren ikasleak “kriminalizatu” eta “mercenario” bezala definitu ditu. UIBren iritziz  “ikasle eta garbitzaileen arteko elkartasuna oztopatzeko eta banatzeko egiten ari diren saiakera hutsa” da.

Gertakari guzti hauen gainetik hurrengo asteetan ere garbitzaileen greba babesten jarraituko dutela azaldu dute “Langileen interesetara dagoen unibertsitate eredua eraikitzera bidean”. Bide beretik, martxoaren 26an “tasak merketzeko eta bekak hobetzeko” aldarriei heldu eta antolatuta dagoen ikasle grebara batzeko deia egin dute.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.