Garbiñe Biurrunek ezetz Ahal Duguren lehendakarigai izateko aukerari

  • Ezetz erantzun dio Garbiñe Biurrun epaileak EAEko Ahal Dugutik egindako eskaintzari. Ez du lehendakarigai izateko prozesuan parte hartu nahi.


2016ko maiatzaren 3an - 10:17
Garbiñe Biurrun epailea. (Argazkia: Euskonews)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Gogoeta zail baten ostean" hartu du erabakia, izan ere "erronka hori onartzeak konpromiso pertsonal, sozial eta profesionalei uko egitera behartuko ninduke", adierazi du EAEko Auzitegi Gorenean dabilen epaileak.

Biurrunek esan du bat egiten duela Ahal Duguren "aldaketaren ikuspegiarekin" eta ziur dagoela "aldaketa hori eta ezinbestekoak diren aurrerakuntza horiek pertsona askoren, talde sozial eta politikoen eta eztabaidarako esparru guztietatik herritarren parte hartzearen bidez lortuko direla".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podemos
Eguneraketa berriak daude