Garai berrirako esparru bila euskal hedabideentzat

  • Azken asteotan hainbat jardunaldi antolatu dira Bilbon euskal hedabideen orainaz eta geroaz hausnartzeko. Otsailaren 22an, Euskal hedabideak, itun bila jardunaldian euskal hedabideen kartografia osatzeko, euskal hedabideen garrantzia azpimarratzeko eta diru laguntzetatik itunera eman diren hainbat esperientzia ezagutzeko aukera izango da. Besteak beste, garai berrirako hedabideek eta administrazioek esparru berria sortzeko proposamena egingo dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko otsailaren 21an - 10:01
(Arg.: behategia.eus)

Hedabideak hizkuntza baten biziberritzerako funtsezko zutabeetako bat dira. Euskal hedabideek 30 urtetik gorako ibilbidea egina dute, baina oraindik egonkortasuna falta dute, erronka eta proiektu berriei heltzeko.

Herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea ziurtatu ahal izateko, ituna posible ote da hedabideen eta administrazioen artean? Galdera horri tiraka abiatuko da Euskal hedabideak, itun bila jardunaldia datorren otsailaren 22an, asteazkena, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria 15).

Egitaraua

09:15 : Sarrera

Andres Urrutia euskaltzainburua

Estibalitz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria

Alberto Barandiaran HEKIMENeko (Euskal Hedabideen Elkartea) zuzendaria

09:30 – 10:15 : Euskal hedabideen kartografia: zer, zenbat, non

Libe Mimenza – Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea

10:15 – 11:15 : Zergatik dira garrantzitsuak euskal hedabideak XXI. mendean?

Jone Goirigolzarri eta Xabier Landabidea – Deustuko Unibertsitateko irakasleak

11:15 – 11:45 : Atsedena

11:45 – 12:45 : Diru laguntzetatik itunera: hainbat esperientzia

  • Ikastolen eredua
  • Euskaltegien eredua
  • Frantziako irratien eredua

12:45 – 13:30 : Esparru berria garai berrirako

Alberto Barandiaran – Hekimen elkarteko zuzendaria

13:30 – 14:00 : Solasaldia eta itxiera

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


2024-03-04 | ARGIA
Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.


Euskal Hedabideen Urtekaria Euskalerria Irratian aurkeztu du Behategiak

Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak


Eguneraketa berriak daude