Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldia, iruditan

  • Donostiako San Telmo museoko aretoa jendez bete da Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko otsailaren 19an - 07:45
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2005eko otsailaren 17an argitaratu zen Irutxuloko Hitzaren lehenengo alea. Astelehenean, hogei urte bete zirela aprobetxatuta, ekitaldia egin genuen San Telmo museoan hiriko eragile eta pertsona ugarirekin. Gure komunitatearekin.

Irutxuloko Hitzako Xalba Ramirez eta Andrea Boschek aurkeztu zuten ekitaldia, eta bertan izan ziren Eneko Goia Donostiako alkatea eta Amets Ibero Bagera Euskaltzaleen Elkarteko ordezkaria. Gure hiriaren oraina euskaraz kontatzearen garrantzia nabarmendu zuten biek ala biek, eta etorkizunean, euskararen hiria eraikiko badugu, hori, Irutxuloko Hitzaren bidetik etorriko dela aldarrikatu dute.

Beñat Parra Irutxuloko Hitzako zuzendariak hartu zuen hitza, eta aurtengo kanpaina aurkezteko baliatu zuen: Mundu osoa da tokikoa. Tokiko kazetaritzak dituen funtzio eta egiteko bereizgarriak aldarrikatu zituen: garaiko kronika behetik gora egitea eta Donostiaren kontakizun berri bat sortzea. “Donostia asko sortzen diren Donostia baten alde”, lanean jarraituko dugula aldarrikatu zuen Parrak.

Azkenik, Inaxio Esnaola kazetariak gidaturiko mahai inguru interesgarria izan zen Aizpea Goenaga, Beñat Gaztelumendi eta Sua Enparantza kulturgileekin. Belaunaldi ezberdinetatik, hiriaren azken hogei urtetako kronika egin zuten, Irutxuloko Hitzaren papera nabarmenduz.

Argazki galeria ikusteko, sakatu hemen.


Euskarazko hedabideak kanalean gehiago
2025eko urriaren 16
Berriketa gutxi
Risottoa

2025eko abuztuaren 20
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin