Gamesak Tuterako lantegia itxiko duela iragarri du

  • 394 langile kaleratzeko espedientea ireki dutela iragarri du Gamesa enpresako zuzendaritzak. Espediente honek Albaceteko, As Somozaseko (Galiza) eta Tuterako lantegien itxiera ekarriko du, sindikatuei iragarri dienez. Guztira, langileen %6a kaleratzea aurreikusten dute; Tuteran 71.


2013ko maiatzaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Gamesako langileak, iazko protesta batean (argazkia: eitb.com)

Lantegi horien itxiera azaltzeko, produkzio eta antolaketa argudioak eman ditu aerosorgailu ekoizle bizkaitarrak, baita arazo teknikoak ere. Errotetarako palen produkziorako eskariaren murrizketak hiru lantegiak “gogor” kolpatu dituela azaldu du. Prozesua “gogorra baina ezinbestekoa da konpainiaren lehiakortasuna bermatzeko”, esan du zuzendaritzak.

Sindikatuekin akordioren bat egiteko aukera zabaldu du: Tuterako langile batzuei Aoizen duten beste lantegi batean sartzeko aukera emango zaiela ziurtatu du.

Iaz ere, espedientea

Gamesak iaz ere 480 langileren kaleratzea aurreikusten zuen espediente bat jarri zuen. Negoziaketen ostean, 324 langile kaleratu eta 156 langile mantendu zituzten. Bulegoetako postuak izan ziren batik bat kaltetuak.

2013ko lehenengo hiruhilabetean 7 milioi euroko irabaziak izan ditu konpainia bizkaitarrak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langabezia
2023-09-07 | Euskal Irratiak
Inflazioa izanik ere, langabezia nabarmen beheititu da Ipar Euskal Herrian

Langabezia nehoiz baino apalago da Iparraldean, baina inflazioa beti traba izaten segitzen du ekonomian. 2023ko lehen sei hilabetetako tendentzien berri eman du Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak. 210 enpresabururen sentipena bildu dute inkesta batean. Heren batek... [+]


Emakumeen artean aldizkako lan kontratuen %65 eten egin da maiatzetik hona

LABek salatu du Espainiako Estatuko lan erreforma onartu zenetik aldizkako lan kontratua dela emakumeen artean nagusi.


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
ESK sindikatuak Tubos Reunidos enpresako lan-erregulazio espedientearen "iruzurra" salatu du

Enpresak ABEE bat aplikatzen du, soldata murrizketak, plantillaren langabeziaren kontsumoa eta gastu publikoen igoera dakarrena, nahiz eta irabazi errekorrak izan. Gainera, malgutasuna handitzeko, plantillari "xantaia" egiten diola adierazi du sindikatuak prentsa... [+]


2023-02-14 | Gedar
Biztanleria ez-aktiboa inoiz baino handiagoa da Espainiako Estatuan: 16,7 milioi pertsona

Haurrak eta adinekoak zaintzeagatik lana utzi behar izan duten pertsonen kopurua %42 hazi da Espainiako Estatuan, eta horrek biztanleria ez-aktiboaren igoeraren erdia eragin du. Lanik egiten ez zuten pertsonak ia landunak bezainbeste ziren 2022ko azken hiruhilekoan.


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen artean

144.903 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horien artan %60 emakumeak. 


Eguneraketa berriak daude