Soinularia, kantaria eta kontalari ona. Galtxetaburu zendu zela 30 urte bete diren honetan haren musika eta dantza-jauzien berpiztean izan zuen eragina gogora ekarri dute Irulegi Irratian. Beñat Galtxetabururen oroitzapen eta musikak berpiztu dituzte Jean-Christian Irigoien semeak eta Jean-Michel Kantero Kiteria berarekin musikari aritutakoak. Maiz egiten diote tartea Irulegi Irratian gure musika eta dantzei; hamabostean behin esaterako, Marie Agnes Gorostiagek dantza-elkarrizketak eta dantza-gaiak jorratzen ditu Dantzan-ekin lankidetzan.
Hogeita hamar urte dira Beñat Irigoien Galtxetaburu (Kalifornia 1934 - Gamarte 1990) hil zela. Mañes Iriondo eta Graxina Bidart zituen gurasoak. Kaliforniako Monterrey Parken jaio zen, baina gero Gamarten bizi izan zen. Gaztetan heldu zion eskusoinuari, 17 urterekin eta 40 urtean ez zuen askatu.
Bakarrik hasi zen musikaren munduan, baina segituan hainbat taldetan hasi zen. Gazte eta Beni-Roberto musika taldeak sortu zituen hasieratan eta ondoren Antton Pierrastegik zuzentzen zuen Ramuntxo taldean jotzen hasi zen. Azken hamabost urtetan berak hartu zuen taldearen gidaritza; 1975ean gelditu zen Ramuntxo. Garai horietan rock musika ere indartsu agertu zen, baina momentu berean tokiko doinuei eusten jakin zuten.
Nafarroa Beherean jauzian alde lan handia egin zuen Galtxetaburuk. Erreferente handia izan da dantza-jauziak jotzeko eskusoinua erabili dutenen artean. Dantzaldietara mutxikoak edo dantza-jauziak ekarri eta horiek dantzatzeko berpiztean eragin zuen bere soinuaren laguntzaz 1980eko hamarkada inguruan.
Peio Jaury eta Henri Uhaldebordek gogoratzen dute dantza-jauziak galduak zirela eta Galtxetaburu hasi zela dantzaldietan ematen. “Dantzaldiaren bukaerako fandangoa klasikoa zen eta mutxikoak edo lapurtar motxak doi bat, baina ez zen gauza handirik, Beñat aitzin. Mutxikoak 1975-1980ko urteetatik landa zabaldu ziren. Beñat aitzindari izan zen horretan”. Uhaldebordek dio Beñat Galtxetabururekin hasi zirela jauzi guztiak ematen; "Baziren bertze talde anitz, baina ez zituen bertze nehork dantza guziak ematen. Bestalde anitzek erraten zuten Beñaten taldekoak "enbatak" zirela". Zenbaitentzat, garai haietan musikariak deabruaren lagunak edo “enbata” bezala izendatzen zituzten.
Musika sakona
Dantza-jauziak ematen zituen eskusoinuarekin eta horrez gain urratsak ere berak kantatzen zituen. Musikari sakona zela dio Jean-Christian Irigoien semeak, musika barnetik bizi zuena. Soinulari nekaezin modura gogoratzen dute kideek, dantzaldietan ez zen gelditu ere egiten. Urterik oparoenetan urtean ehun bat saio izaten zituen, abuztu batean egunero izan zuen musika saioa.
Galtxetaburuk 1988an egin zituen dantza jauzien grabazioak mugarri izan ziren. Michel Aurnageren arabera dantza-jauziek bazituzten erritmo eta pultsazio bereziak, "Beñat Galtxetaburuk akordeoiz lortzen zuen erritmo hori pasaraztea. Nola ematen ziren ulertzeko, Beñaten edo Maurizio Elizalderen grabaketak entzun behar dira, edo Xiberora jo behar da, Jean-Mixel Bedaxagar edo Mixel Etchecopar-en entzutera".
"2000. urteko San Joan egunez, aspaldiko urteko jende multzorik handiena bildu zen Andoaingo Goikoplazan, hamabiak jotzearekin batera dantzarako prest. Lehenengo aldiz gizon eta emakumez osatuta zegoen axeri-dantzarien taldea zen". Hitz horiekin ireki zuen "Emakumeak... [+]
Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]
Adina ez dela dantzan aritzeko oztopo agerian utzi dute Errenteria-Oreretako Beti Bizkor elkarteko euskal dantza taldeko kideek. Dantzaren onurak argi erakusten dituen testigantza esanguratsuak jaso ditu Ikerne Zaratek Oarsoaldeko Hitzan argitaratutako Adina ez dadin ekiteko... [+]
Biteri Kultur Etxean egin dugu zita Pepi Arrospiderekin (Hernani, 1952). Izaskun Auzmendirekin (Arribe, 1964) agertu da, biak San Joan konpartsako kideak. Telefonoa. Auzmendirena da, hizketan hasi da, baina Arrospide adi-adi dago. Ia sartu da telefonora bera ere. Segituan... [+]
“Guk entseatu egiten genuen, mutilei erakusten genien, parrilarako laguntza behar zutenean hor egoten ginen, baina gero sekula ere ez genuen dantzatzen plazan, ezta burutik pasa ere”. Oihane Auzmendi Iturbe (Legazpia, 1977) Sustraiak dantza taldeko dantzaria da,... [+]
Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]
Azaroan estreinatu zuen bere lehenengo lana Nagore Tamayo dantzariak (Tolosa, 2000): Nondik abiatu inora izena du, eta Natalia Belén dantzariarekin batera gorpuztu du. Bere herrian egin dugu hitzordua, Zumardi Handian.
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]
Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]
MOOR KRAD
Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.
---------------------------------------------
Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]