Galiziako azken 'brindeiroetako' bat hil da, ezkontzetako bertsolaria

  • Antonio Río Montero azken brindeiroetako bat zen. Brindoa da Galiziako ekialdeko mendietako ahozko inprobisazio genero nagusia, ezkontzetan egiten zena. Nos Diariok eman du Rio Monteroren heriotzaren berri.


2020ko abuztuaren 05an - 11:01
Argazkia: Folque

Pedrafita do Cebreiro herrikoa zen 'O Ribeira de Louzarela' ezizenez ezaguna zen brindeiroa. Brindoak ezkontzetan interpretatzen ziren lau bertsoko koplak dira, errima bikoitia dutenak. Galiziako ekialdeko mendialdea izan da brindeiroetan zonalderik aberatsena, Galiziako beste toki batzuetan regueifeiro deitzen diete.

Antonio Rio 13 urte besterik ez zituela hasi zen brindoak egiten eta hamarkada hauetan Galiziako ahozko inprobisazioaren munduan erreferentzia izan da.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ahozko inprobisazioa
2024-04-09 | Bertsozale.eus
Apirilaren 25ean hasiko da Gipuzkoa Bertsotan, Eskoriatzan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastera doa: 20 saio jokatuko dira, bi itzulitara. 74 bertsolari ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako; udazkenerako txartela, aldiz, 34 bertsolarik lortuko dute.


2024-04-08 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Bertsolari ijitoak


Aroa Arrizubieta txapeldun

Manex Agirre txapelaren ertzean


Larunbatean izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala

Gasteizko Printzipal Antzokian izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala, 17:30ean. Ez da inoren estreinako aldia izango finalean.


Eguneraketa berriak daude