Larriki gaixotuta dauden euskal presoen egoera salatzeko, Sarek elkartasunera deitu zuen asteazkenean Euskal Herriko hainbat tokitan; Iruñea, Ordizia, Lekeitio, Etxarri, Beasain eta Itzubaltzetan, besteak beste.
Osasunaren nazioarteko egunaren harira euskal presoen eskubideen aldeko taldeak egindako elkarretaratzean gaixotasun larriak dituzten euskal presoen egoera salatu eta hauen osasuna “lehenetsi” dezatela eskatu dute. Etxeratek ere eskatu du larriki gaixorik dauden hamazazpi euskal presoan aske uzteko.
Larriki gaixorik dauden euskal presoek bi arazo nagusi dituztela adierazi du Sarek. Alde batetik, ezartzen zaien salbuespenezko espetxe politikak osasunean eragiten die. Hala nola, bakardadeak, zigorraren luzapenak eta urruntze politikak eragin zuzena dutela osasunean adierazi du Sarek. Ohartarazten dutenez, gaixotasunei aurre egiteko aukerak ere murritzagoak dira espetxe barruan. Bestalde, kartzeletan medikuen jarrerak eta baliabide faltak presoen osasunean eragin negatiboak izaten dituztela salatu du Sarek, COVID-19ak egoera hau gehiago okertu duela ohartaraziz.
Euskal presoen oinarrizko eskubideak errespetatu beharra dagoela azpimarratu dute eta osasuna hauetako bat dela. “Eragile sozial, sindikal eta politiko guztien inplikazioa behar dugu; guztiok parte hartu behar dugu espetxe-politika berezia amaitzeko egin beharreko bidean”, adierazi du euskal presoen eskubideak babesten dituen taldeak.
Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Hirugarren graduan dagoen preso baten eta bere ilobaren mendi bueltan girotutako laburmetraia aurkeztu du Hatortxurockek. Kalera irteten diren presoei harrera duina emateko beharra aldarrikatu nahi dute lan honekin.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]