Ibon Iparragirre HIESa duen euskal preso politikoa da, larriki gaixo dago eta bere osasuna okerrera doa. Eraso epileptikoak ditu noizean behin; hori gutxi balitz, ez du ia ikusmenik.
Irailean 20 defentsa baino ez zituen –pertsona heldu osasuntsu batek 723 eta 1.124 defentsa artean ditu–, eta orain, Sare herritarrak salatu duenez, askoz defentsa gutxiago eduki ditzake.
Abenduaren 1ean, HIESaren aurkako egunean, haren askatasuna eskatu dute Gasteizko Santiago eta Txagorritxu ospitaleetan, ordu berean, pankarta erraldoi bana eskegiz.
Albiste hau Hala Bedi irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.