Gaitzespena domekan Algortan gertatutako eraso sexista saiakeragatik

  • Getxoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuko zinegotzia den Keltse Eigurenek gaitzetsi du egin emakume batek domekan jasan zuen bortxaketa-saiakera.

Bilgune Feministak deitutako kontzentrazioa (Argazkia: hiruka.eus)
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 04an - 09:06
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Horren arabera, bikotekide ohia eraso sexista egiten saiatu zen. Emakumeak ihes egin eta laguntza eskatu ahal izan zuen, eta ondoren Ertzaintzak 20 urteko gizonezkoa atxilotu zuen.

Gertaera horren aurrean, zinegotziak gogoratu du indarkeria sexista giza-eskubideen urraketa larria dela, eta aldi berean tratu txar fisikoak edo psikikoak jasaten dituzten emakume biktimak Gizarte Zerbitzuetara (944 660 151) jotzeko animatu ditu, bertan, "egoeratik ateratzeko laguntza emango baitiete", udal-iturriek adierazi dutenez. Eigurenek gogoratu du Udaltzaingora (944 660 202) edo Ertzaintzara (944 063 420) ere jo dezaketela eta Eusko Jaurlaritzaren tratu txarren biktimen telefono zenbakira (900 840 111) eta SOS Deiak (112) zerbitzura ere bai.

 

Albiste hau hiruka.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Eguneraketa berriak daude