G7aren kontrako manifestari bat kolpatu zuen polizia epaituko dute Baionako auzitegian

  • Ekainaren 26an epaituko dute polizia Baionako auzitegian. Poliziak jaurtiriko flashballa aurpegian jasorik, manifestariak zauri larriak ukan zituen aurpegian.


2020ko ekainaren 9an - 09:54
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ohikoa ez bada ere, polizia indarkeria ukango dute aztergai ekainaren 26an Baionako auzitegian. Hain zuzen, poliziak jaurtiriko flashballa aurpegian jasorik, manifestari gazte batek zauri larriak ukan zituen aurpegian. 2018ko abenduaren 18an Miarritzen egindako manifestazioan gertatu zen polizia gehiegikeria, G7 gailurra salatzeko protesta baten baitan. Auzi inportantea izanen da beraz, poliziaren kontrako salaketei gehienetan ez zaielako segirarik ematen.

X-en kontrako salaketa ezarri zuen manifestariak, "ordena publikoko arduradun batek armaz bortizkeria larriagotua" erabili izanagatik. Polizia Nazionalaren Ikuskaritza Nagusiak ikerketa abiatu eta iazko abenduan tiroak jaurti zituzten bi polizia identifikatu zituen. Lola Villabriga deitzen da poliziak kolpaturiko ikaslea eta auzian egongo da, Sophie Bussière abokatuarekin.


Polizia gehiegikeriak kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 11
Ertzaintzak herritar bat pistolaz apuntatu du eta lekukoak mehatxatu ditu
LEKUKOTASUNA | “Poliziak auzoan darabilen biolentziarekin nazkatuta nago”

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.