Nafarroako funtzionarioek urte hasieran kobratuko dute UPNk 2012an kendutako aparteko ordainsaria

  • Urtarrilean ordainduko die Nafarroako Gobernuak 30 milioi euro erabilita, defizitaren handitzeari esker. Uste baino urtebete lehenago bueltatuko die lauko gobernuak 2012ko aparteko ordainsaria langile publikoei.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abenduaren 12an - 11:36
Urtarrilean ordainduko die Nafarroako Gobernuak 30 milioi euro erabilita, defizitaren handitzeari esker. (Arg.: Navarra.es) Urtarrilean ordainduko die Nafarroako Gobernuak 30 milioi euro erabilita, defizitaren handitzeari esker. (Arg.: Navarra.es)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

UPNk kendu zien, eta exekutibo berria konprometitu egin zen ordainketarekin; noiz izanen zen, baina, zalantza zen. Eta, azkenean, defizitak gora egin du, eta 'Ahal Dugu klausula'ri esker, akordio programatikoan agindutakoa bete du.

2012ko sariaren %50 faltan zuten funtzionarioek eta beste %25 aurreratzea zen asmoa, nahiakoa sosik ez baitzegoen. Posibloa izanen da orain, aldiz. Espainiako Estatuak defizit altuagoa ofizial egiten badu, eta Hitzarmen Ekonomikoaren batzordean publiko egin, den dena ordainduko die Nafarroak sistema publikoaren beharginei.

Hautsak arrotzeko gai

Polemika piztu izan du aparteko ordainsariaren gaiak: UPNk berak kendu bazuen ere, erregionalistek ez dute arazorik izan polemika gai bihurtu eta gainerakoei leporatzeko ez dutela bueltatu.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Gobernua
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!