Fukushima+4: mundu osoan protestak hondamendia berriz gertatzea eragotzi nahian

  • Martxoaren 11n delarik Fukushimako istripu nuklearraren laugarren urteurrena, igandetik hasita aste osoan zehar ari dira burutzen mobilizazioak munduan zehar.


2015eko martxoaren 10an - 04:04
Hondamendiaren laugarren urteurrenaren afixa Fukushimako emakumeen mugimenduak plazaratua.

Joan den igandean burutu zen Japoniako manifestazio nagusia Tokion eta NHK agentziak zabaldu duenez 23.000 pertsona inguru bildu ziren bertan. Antolatzaileek aitortu diote agentziari urte bakoitzean aurrekoan baino 10.000 jende gutxiago biltzen dutela eta Japoniako mugimendu antinuklearra berriro iritsi dela ahuldade puntu larri batera.

Munduko bazterretan antolatuta dauden mobilizazioen berri, batik bat AEBetakoan zentratuta, Fukushima fourth anniversary events blogak eskaintzen du. AEBetako hiriburuetan Japoniak dauzkan kontsul-etxe guztietan egingo dituzte bilkura eta protesta baketsuak. Facebookez ere ikus daitezke agendak.

Espainiako Estatuan antolatutakoen berri Ecologistas en Acciónen guneak eskaintzen du osoen. Frantziako Estatuan giza kateak antolatu dira martxoaren 14rako, larunbata. Sortir du Nucleaire erakundeak ere ematen du justu bihar, martxoak 11, egingo diren manifestazioen agenda.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fukushimako istripua
Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek

Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]


Fukushima: istripua iraganean, kalteak bizi-bizirik eta soluzioak oraindik aurkitzeke

Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Hasi dira Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen

Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.


Eguneraketa berriak daude