Frogatua dugu dena gure esku hartu behar dugula!

  • Ossau Irati sormarkak 40 urteak ospatzen ditu aurten jazko partez. Altxatu ez balire 1975 -1980ko artzainak, axolatzeko ardi esnearen etorkizunaz Ipar Euskal Herri huntan, ez balituzte iragan egunak eta gaualdiak ikertzen nundik joan behar zuen hemengo artzaingoak, gaurregun nolako panorama eskainiko ote zuen gure laborantzak herrialde huntan? Arno Cachenaut eta bere lagunei zor diegu hainbeste.


2021eko urriaren 18an - 07:00
Azken eguneraketa: 09:03

Berriki bisitan etorriak zaizkigun Auvergne Eskualdeko lagun batzu. Hiru laborari bikote Puy de Dome departamenduko lau haizetarik, elgar ezagutu zutenak astero atxikitzen dituzten merkatu mahainen inguruan. Behi ala ahuntz hazleak haik ere, berehala konturatu gira nolako naska zuten sormarkaren indarraz eta bertutez, ixuri gaitz guzien bidea besterik ez dutela ikusten sormarketan. Eta haiek han badituzte bereziki behi gasnetan St Nectaire edo Fourme d’Ambert bezalako izendapen ospetsuak. Gure lagunen begi guziek laborantza biologikoa zuten oinarri eta helburu, zirkuito laburrak eta saltzapen zuzena besterik ez zutela lurraldearen salbabide. Balin badaukate beren lurraldearen etorkizuna helburu !

Askok erran lezake ez dugula baitezpada Frantziaren erdia zeharkatzerik sormarken eskasak eta ilunak agerian ezartzeko. Badugu hemen gaindi nahiko ikuspegi kritiko.

Guk aitortu nahi dugu ikuspegi zorrotz hoiek badutela kanore, baina, Auvergneko haiei esplikatu nahi izan dugun bezala,  sormarka kudeatzen den moldeak neurri batean itxuralda dezakeela herrialde bat osoa.

Ossau Irati sormarkak 40 urteak ospatzen ditu aurten jazko partez. Altxatu ez balire 1975 -1980ko artzainak, axolatzeko ardi esnearen etorkizunaz Ipar Euskal Herri huntan, ez balituzte iragan egunak eta gaualdiak ikertzen nundik joan behar zuen hemengo artzaingoak, gaurregun nolako panorama eskainiko ote zuen gure laborantzak herrialde huntan ? Arno Cachenaut eta bere lagunei zor diegu hainbeste. Nahi ala ez, urtalde haik arte Roquefort enpresaren meneko ginen, eta Aveyron aldean gure ardi esnearen beharrik ez zuten ordutik beren gasna urdinaren egiteko,  bi edo hiru bide gelditzen zaizkigun hautatzeko. Segitzen ahal ginuen Aveyrontarren menpe, eta haiek garatuko zuten gure gasna klasea beren gasna urdinaren aldean. Jartzen ahal ginen esne industriaren marka eta labelen menpe, eta Etorki ardi gasnaren egileek bezala goizik asmatua zuten letxeria handiek etorkizun argia ardi gasnarentzat. Hirugarren bidean sartzen lehiatu gira euskaldunak eta neurri batean biarnesak, deliberatu dugu hemengo ardi gasna defendiatu behar zela, hemen bereko ardi arrazak haziz, hemengo kanpoak eta mendiak erabiltzen segituz, eta etxe ekoizle ala letxeria ttiki eta handiei sormarka bakarraren aldeko lehia eskainiz, ekoizpenetik saltegitaraino.

Zenbat borroka ez du eraman ELBek urtez urte sormarkaren hastapen haietarik, besteak beste, arrazak eta lurraldea mugatzeko, ekoizteko eta bazkatzeko araudiak zaintzeko, ardi sailaren laguntzak Ossau Iraty sormarkaren sustenguz bideratzeko…..

Baliteke segur azterketa fin eta zorrotzagoa egiteko, gainbehera zoan ardi buru beltzaren ixuriak adibidez adarrak hor baitauzka oraino tente, edo etxe ekoizpena, bazka molde autonomoagoa,  edo biologikoa hautatu dutenek indar berezi eta gehigarriak eskaini baitituzte.

Orokorrean, guziz bestelakoa izan zitekeen Euskal Herri huntako ardi hazkuntzaren panorama, sindikatak eta artzainek ez balute bultzatu sormarka hartu den bidetik. Ez ote ziren izanen bostehuna ala mila arditegi ardi lacaunez beteak neguan bezala udan ? Ez ote zen galduko artzaingoaren kultura hori gehiena, eta nolako itxura hartuko zuten gure bazterrek eta gure mendiek ? Hego Euskal Herriko laborariekin solas egitea aski da onartzeko hemen gaindi landu eta obratu diren ekoizpen araudi zorrotzagoek lagundu dutela artzaingoa landa eta mendi eremuen bizi iraupena bermatzen.

Bestelako adibideak badira Euskal Herri huntan, argitzeko nolako indarra izan dezakeen sormarka batek lurralde batean. Leku eskasez zehaztu gabe utz dezazkegu Ezpeletako Biperrarena edo Irulegiko arnoarena. Ehunka etxalde badira eremu mugatu batzuetan lehiatzen direnak sormarka indar kolektibo bateratuaren inguruan. Baliteke hauen erdian badela bakarren bat edo gehiago itsuski handitu dena edo besteen bizkar hazten dena. Baliteke askoz hobeki egin zitekeela, eta bada bakarkako ibilbide asko berez garbiago eta iraunkorragorik. Baietz elkarlanak itxura ederra eta esperantza argia ematen diola gure baserri munduari.

Dena ez dugu irabazia. Frogatua dugu dena gure esku dela. Biharko lehia ez da ongi doazen laborantza sailen ahultzea, sail berriak indartzea baizik. Gerokoak erakusten du  ekoizpenak hurbilez hurbil eskaintzen  lotu behar dugula, nahitaez berritz eskuratuz hemen bereko merkatu guziak, saltegi berezitu eta saltegi handien esku daudenak. Barazkigintzak hortan baduke itsasoaren zabaleko bidea. Etxe ekoizpenak bezala ekoizpen sail kolektiboek badute etorkizuna, ekoizpenen kalitatea eta laborarien autonomia tinko zainduz geroz, gure auzo eta herri biziaren onetan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude