Frantzian euskal preso baten azken epaiketa abiatuko da

  • David Pla eta Iratxe Sorzabal epaituko dituzte Parisen otsailaren 4an eta 5ean. 2015eko irailean atxilotu zituen Frantziako Poliziak Baigorrin.


2019ko otsailaren 4an - 08:38
David Pla 2015eko irailean atxilotu zuten Baigorrin.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

ETAko kidetzat jo dituzte. Kriminal arlotik epaitu behar zituzten, baina azkenean korrekzionaletik egingo dute. Beraz, bai Plak eta bai Sorzabalek, gehienez hamar urteko kartzela zigorra izan dezakete.

Armak edukitzea eta gaizkile talde bateko kide izatea egotzi diete. Atxilotu eta hainbat hilabetera Plak adierazi zuen konponbiderako ETAren ordezkaritzako kidea zela. ETAren armagabetze prozesuan, aparatu politikoko arduraduntzat hartu zituzten epaituko dituzten biak. Jarduera armatua amaitu zela iragartzeko adierazpena irakurri zutentzat jotzen dira.


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.