Frantziako Polizia mehatxuengatik salatuko du Guillaume Fauveau argazkilariak

  • Polizia kontrol baten argazkiak ateratzea debekatu nahi izan zion Poliziak Baionan, mehatxu eginez. Kazetariak asteazkenean jarriko du salaketa Polizia Etxean.


2020ko azaroaren 18an - 18:15
Guillaume Fauveau argazkilaria. Argazkia: Mediabask.eus
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Berria-ko, Kazeta.eus-eko, Naiz-eko eta Mediabask-eko argazkilaria da Faveau, besteak beste. Argazkilariak salatu duenez, asteartean Baionako Alsace-Lorraine kalean Poliziak jarri zuen kontrolaren irudiak hartzen hasi zenean, bi poliziek prentsa agiria eskatu zioten, eta berak eman egin zien. Tarte batera beste bi poliziak argazkirik ez ateratzeko esan zioten, salaketa jartzeko mehatxu eginez. Faveauk irudiak hartzeko eskubidea duela gogorarazi zion Poliziari.


Polizia gehiegikeriak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.