Frantziako kontsulari Valenceko euskal presoen egoeraz kexa azaldu diote alkateek

  • Urduña eta Plentziako alkateek gutuna helarazi diote Bilboko kontsul frantziarrari, Ibon Gojeaskoetxea eta Alex Zobaran herrikideak Euskal Herrira ekartzea eskatuz.


2016ko irailaren 22an - 15:53
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ostegun goizean izan dira Urduña eta Plentziako EH Bilduko alkateak Frantziak Bilbon duen kontsulatuan. Valenceko kartzelan dauden Gojeaskoetxea eta Zobaranen egoera larria azaldu eta Euskal Herritik ahalik eta gertuetan ekartzea esaktu diote, besteak beste.

Bi presoak ekainean urrundu zituzten ireki berria den Valenceko presondegira, sorterritik 952 kilometrora. EH Bilduk azaldu duenez espetxe "esperimentala" eta izaera "suntsitzailea" du. Gojeaskoetxeak eta Zobaranek erabakiari aurre egiteko borrokari ekin zioten abuztuaren 8an eta geroztik isolatuta deaude ziegetan, bisitarik jaso gabe.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude