Frantziako Hezkuntza ministerioa gogorki kritikatu du Seaskak

  • Ipar Euskal Herriko 4.021 ikaslek abiatu dute ikasturtea euskarazko murgiltze sisteman; Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko 37 ikastolek osatzen duten sarean.


2020ko irailaren 8an - 09:48
@Maite_Ubiria
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Koronabirusaren testuingurua dela eta, Frantziako Hezkuntza ministerioaren "arduragabekeria" eta "inposaketa" salatu ditu Seaskak, irailaren 7an egindako prentsaurrekoaren baitan. Hain zuzen, osasun testuinguruari aurre egiteko, "maskarak aparte, inolako neurri berezirik hartu ez izana" salatu du federazioak, gehituz baliabideak eskas dituztela. «Denok dakigu gaur egun ditugun baino talde txikiagoak beharko ditugula distantziak atxiki eta taldeak ez nahastea bermatzeko, baina Hezkuntza ministerioak ez du hori aurreikusi. Pandemiaren eboluzioak horretara eramaten bagaitu, ikastoletan izanen dugun aukera bakarra ikasleak etxera bidaltzea izanen da», Peio Jorajuria Seaskako lehendakariaren hitzetan.

Horrezgain, osasun krisiari aurre egiteko neurriek ikastolen diruztatzean izan duen eragina ere azpimarratu du Seaskako lehendakariak: «Urte biziki zaila dugu". Herri Urrats eta beste hainbat ekimen ezeztatu behar izan ditu Seaskak.

Bosgarren kolegio baten beharra

Urtez urte ikasle kopurua emendatuz doa eta horrekin batera ikastolen kopurua ere. Hori horrela, bosgarren kolegio baten beharraren berri ere eman du ikastolen federazioak. Larzabalen, Kanbon, Ziburun eta Baionan dute gaur egun bigarren mailako ikastetxea; Senpere-Azkaine aldean ala Hazparne inguruan behar luke izan bosgarrenak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Seaska
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!