Pausu bat atzera eman du Frantziako Gobernuak polizien irudiak grabatzea mugatzen duen "Segurtasun globala" deitu lege-proposamenari dagokionez eta berridatzi egingo duela aitortu du. Hala ere, ez du inolako zehaztapenik eman edukiari zein moldaketei dagokionez.
Frantziako Gobernuak iragarri du poliziarekin izandako istilu eta polemiken ondorioz, "Segurtasun orokorra" deitu lege proposamenaren 24. artikulua berrikusiko duela. Jakinarazi duenez, artikulu polemikoa berridatziko dute. Artikulu honek kazetariei zein argazkilariei azkarki mugatzen die poliziaren gehiegikeriak grabatzeko eta zabaltzeko bidea.
LREMren talde parlamentarioaren presidente eta Barne ministro ohi Christophe Castanerrek eman du horren berri. Hala eta guztiz ere, ez du zehaztu zer nolako aldaketak bideratuko dituzten. Gainera, ez du oinarrian dagoen arazoari buruzko oharrik egin: ez du polizia gehiegikeriei buruz adierazpenik egin.
Kazetarien eta giza eskubideen aldeko erakundeen haserrea areagotu zuen azaroaren 24ko lege proposamenaren lehen irakurraldian Legebiltzarrak alde bozkatu izanak. Azken egunetan hainbat mobilizazio egon dira testu horren aurka.
Gainera, poliziei egindako grabazioen inguruko polemika areagotu egin zen pasa den astean, komunikabideei esker, behin eta berriz poliziaren indarkeriaren berri ematen zelako. Adibidez, etorkinen akanpamenduaren aurka bideratu gehiegikeriekin edota hiru poliziak Michel Zecler gizon beltzari Parisen emandako jipoia grabatu zuten kameren irudiek.
Legearen 24. artikuluak bere horretan polizien irudiak sare sozialetan zabaltzea zigortzen zuen, "fisikoki edo psikologikoki ez kaltetzeko". Castanerrek aitortu du "zalantzak" daudela testu horren inguruan, gaineratuz "ulertezintasuna dagoenean, entzuten jakin behar" dela. 2021ean iritsiko da Frantziako Senatura "Segurtasun Orokorra" deitu lege-proposamena.
Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Konfiantzaren erronka izenburua jarri diote Kanakyko indar independentisten eta unionisten arteko akordioari. Ozeano Bareko uhartediak herrialde europarraren parte izaten jarraituko luke, baina estatu izaera lor dezake kaledoniarrek hala bozkatzen badute. Datorren urte hasieran... [+]
Dozenaka lagunek agerraldia egin dute astelehen arratsaldean Baionan, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren egoitzaren aurrean. Frantziak EEPn 100.000 euro gehiago inbertituko dituela iragarrita, euskararen etorkizuna bermatzeko hizkuntza politikak "ausardia eta... [+]
"Egungo baldintzetan" EEP Euskararen Erakunde Publikoak berritzeko hitzarmena sinatuko ez duela mehatxu eginda, Euskal Hirigunearen Elkargoak sei hilabete eman die erakunde publikoa osatzen duten partaideei Parisekin negoziatzen jarraitzeko. Astelehenean agerraldia egin... [+]
Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakariak inbertsio handitze guztiak berri onak direla adierazi zuen iaz. Hala ere, erakunde bakoitzak gutxienez 300.000 euro gehiago ipintzea "beharrezkoa" dela nabarmendu zuen, helburua 2050ean hiztun kopurua... [+]
Maiatzaren 27an Frantziako Estatuko Legebiltzarrak onartu zuen heriotzarako laguntza baimentzen duen legea. Askok aurrerapen humanistatzat jo arren, lege berri honek kezkak piztu ditu pertsona ezinduen eskubideen aldeko mugimenduetan. Gaur egungo gizarteak ez badizkie pertsona... [+]
Debekua uztailak 1ean sartuko da indarrean hainbat espazio publikoetan, hondartzak edo parkeak kasu. Araua errespetatzen ez duten herritarrei 135 euroko isuna jarriko diete.
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]
Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]
Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]
Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]
Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.
331 diputatuk bozkatu dute ezkerrak aurkezturiko zentsura mozioaren alde. Eskuin muturrak babestu du ezkerraren testua, eta horrek ekarri du gehiengoa lortu izana. Emmanuel Macron presidenteak hitza hartuko du ostegun honetan 20:00etan.