Frantziako eta Maliko tropek Diabaly eta Doutenza herriak hartu dituzte

  • 200 soldadurekin joan dira eta ez dute erresistentziarik topatu, erreboltariek ihes egin dute Al Jazeerak zabaldu duenez.


2013ko urtarrilaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Diabaly eta Doutenza hartu dituzte Frantziako eta Maliko tropek.

Maliko gobernuaren tropek eta Frantziako tropek Diabaly eta Doutenza herriak eskuratu dituzte inongo erresistentziarik topatu gabe. Diabaly, Bamako hiriburutik 350 kilometrora dago. Herritarren esanetan, Mopti eta Sevare hiriak hartuta zituzten erreboltariek. Tropa frantziarrak iristean ordea ihes egin edo bertako jendearekin nahasten saiatu zirela adierazi zuen bertako jendeak.

Jena-Ives Le Drian  Frantziako defentsa ministroak esan duenez “Mali berriz konkistatzea da helburua”. 6.000 soldadu iristea espero dute frantziarrek baina muga logistikoen eta eskudirua dela eta Bamakorako sarrera espero zena baino makalago ari dira egiten. Igandean 150 soldadu pasa zirela esan du Al Jazeerak.

Erreboltariak, hainbat toki bertan behera utzi eta Kidalen kokatuta daudela esan zuten igandean. Kidal joan den urteko martxoan hartu zuten Al Qaedako eta tuareg talde independentistako kide batzuek. Tokia oso menditsua da, Argeliako mugatik gertu eta Bamako hiriburutik 1.500 kilometro ingurura dago.

Jackie Rowlandek Al Jazeerako kazetariak esan duenez, touareg askok utzi dute gatazka beraien errebolta Al Qaedarekin lotura duten taldeek “bahitu” dutela sentitzen dutelako.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mali
Gutxienez 70 pertsona hil dira Malin, urre meategi bat erorita

Meatzea ilegalki ari ziren esplotatzen, Maliko Gobernuak ez baitzuen meategia irekitzeko baimenik eman. Dagoeneko gorpu batzuk berreskuratu dituzte.


2023-07-26 | Ilargi Manzanares
Malik frantsesari ofizialtasuna kendu eta bertako hamairu hizkuntzari eman die

Beste aldaketekin batera, frantsesa "lanerako hizkuntza" gisa uztea erabaki dute, eta Maliko hizkuntza nazionalak ofizial bilakatu dituzte, “hizkuntza lokalak sustatzeko”.


2021-05-05 | Ixone Arana
Olivier Dubois kazetari frantsesa bahitu du Al Qaedaren gertuko talde batek Malin

Frantziako kazetaria Malin bizi zen azken urte hauetan kazetaritza lanak eginez hainbat hedabidetarako. Apirilaren hasieran desagertu zen Gao hirian erreportaje batean lanean zebilela. 


2020-08-20 | Mikel Eizagirre
Hauteskundeak "arrazoizko epean" ospatzea aurreikusten dute Maliko altxamendu militarraren buruek

Ibrahim Bubacar Keita Maliko presidentea dimititzera derrigortu dute. Herrialdean aspaldian protesta gogorrak ari ziren ematen krisi ekonomiko larria dela eta.


Soumaïla Cissé oposizioko hautagaia bahitu dute Malin

Legebiltzarreko hauteskundeetarako kanpaina egiten ari zela bahitu dute Soumaïla Cissé hautagaia martxoaren 25ean. Igandean egitekoak dituzte bozketak. 2012az geroztik gerra giroan sarturik da Afrika mendebaldeko herri hau, jihadistak erasoak errepikatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude