"Frantsesenia lizeoak ber filosofia atxiki du 70 urtez, tokiko laborantzari loturik"

  • Frantsesenia lizeoa, 70 urtez Ipar Euskal Herria barnealdeko laborarien formatzen.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko apirilaren 26an - 08:05

Frantxoa Tambourin lizeoko lehendakariak azaldu digunez, lizeoa 1953an sortu zen "tokiko laborantza bultzatu eta Iparraldeko gazteek Ameriketara immigratzeko beharrik ez zezaten ukan".

Lehen hamarkadetan ikastetxea anitz tokietatik iragan zen, 1999an Baxe Nafarroako hiriburuan egonkortu zen arte; eta ordutik, beste sail profesional batzuk ere ireki dituzte, hala nola, harrera eta zerbitzu sailak. Gaurko egunez, 123 gaztek ikasten dute lizeo horretan, eta 2025-2026 ikasturte hastapenetik haurtzaroko irakasle saila irekiko dute. Tambourinek dioenez, "ikasle ohien gaineko ikerketa egiten dugu urtero, eta ikusi dugu %90k lan on bat atzematen duela ikasketak bururatzean".

Apirilaren 27an egun osoko besta eginen dute Izpuran 70. urtemuga ospatzeko, oraingo eta garaiko ikasleekin.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2024-04-30 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs: "Zorrez itorik peko errekara doan etxalde batean kokatzen da antzezlana"

"Isiltasuna oztopo eta elkartasuna lagun, egungo mundu gordina" kontatzeko erronkari lotu da Axut! antzerki konpainia.


Ingurumenaren aldeko neurrien arintzea dakarren NPBaren erreforma onartu dute eurodiputatuek

Europako Batzordeak landutako Nekazaritza Politika Bateratuaren "sinplifikazioaren" alde bozkatu dute eurodiputatuek. 425ek egin dute alde, 130ek aurka eta beste 33 abstenitu dira.


2024-04-11 | Estitxu Eizagirre
Otxantegi Herri Lurraren II. urteurren jaia
"Otxantegiko lur emankorrak ezin dira porlan azpian geratu, arnasgunea izan behar dute"

Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoak lurren %25 kudeatu nahiko lituzke 2030ean

Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]


Eguneraketa berriak daude