Frankistek hildako Sagardia Goñitarrak omendu dituzte Gaztelun

  • Abuztuaren 30an 1936ko gudan frankistek desagertutako Sagardia Goñi familia omendu dute Gaztelun, Nafarroan. Omenaldia hilketaren 79. urteurrena dela eta antolatu dute.


2015eko abuztuaren 31n - 03:28
Igandean Sagardia Goñi sendia omenduko dute Gaztelun
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

1936. urteko abuztuaren 30ean Gerra Zibileko desagerpen gogorra pairatu zuen Sagardia Goñi familiak: haurdun zegoen 38 urteko ama bere sei umeekin batera  50 metroko sakonera daukan Gazteluko Legarrea leizera bota zuten. Familiaren ustez gorpuak bertan egon litezke.

Amaren senarra, Pedro Sagardia Agesta, kartzelan zegoen eta seme helduenak –2007an Iruñean hil zen– etxetik kanpo lan egiten zuen.

Sagardia Goñiren hilketa isilpean egon da ia 80 urtez: Causa 167 sumarioa 1937 eta 1946 urteen artean hiru aldiz ireki eta itxi ondoren, 2014ko abendua Affna 36, Memoria Historikoaren aldeko Nafarroako elkarteak kasua irekitzea eskatu zuen.

Kasua Memoria historikoaren aldeko hainbat elkartek egindako lanaren ondorioz argitara eman da. Jose Mari Esparzak “La sima ¿Qué fue de la familia Sagardia?” idatzitako liburuak ere datu asko eman ditu.

Igandean Gazteluko Legasako plazan 10:30etatik aurrera omenaldia egin zieten Juana Josefa amari eta bere seme-alabak ziren Joaquin, Antonio, Pedro Julian, Martina, Jose eta Asuncioni. 11:00etan leizera joan ziren eta 14:00etatik aurrera bazkaria egin zuten.

Nazio Batuen Erakundeko Batzorde Nagusiak 2010. urtean abuztuaren 30a Desagerpen Bortxatuen Nazioarteko eguna deklaratu zuen, nahiz eta kasu horrengatik ez izan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Eguneraketa berriak daude