Francisco Franco fundazioa legez kanporatzeko eskatu dute Espainiako Kongresuan

  • Francisco Franco fundazioa legez kanpo uzteko eskaria erregistratu du Espainiako Kongresuan Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak ostegunean. Fundazioen legea aldatu eta giza eskubideak urratzen dituztenak legez kanpo uzteko eskatu dute.


2017ko abuztuaren 11n - 11:24
Alonso García, Francisco Franco fundazioko lehendakari ordea

Elkarteko ordezkari Bonifacio Sánchezek aurkeztu du testua, eta talde parlamentari guztiei eskatu die bat egin dezaten Gorteetan onartua izan dadin. 1976ean sortu zen fundazio frankista, diktadorea hil eta urtebetera, bere memoria eta obra zabaltzeko.

Uda honetan izan den Pazo de Meirás jauregiaren eskandalua izan da azken arrazoia, baina argi utzi dute “arazoa aspaldikoa dela”. Diktadorearen senideek daukate Sada herrian dagoen jauregiaren jabetza, eta Galiziako Xuntak kultur interesa zuela esan zuenetik, hilean lau bisita antolatzera behartuta daude. Uda honetan bisitak Francisco Franco fundazioak kudeatzen dituela jakin da, “Francoren balioak goratzeko”.

Sánchezen iritziz, “ezinezko litzateke Italian Mussolini edo Alemanian Hitlerren jarraitzaileek bera goratzea, eta hemen ez da ezer gertatzen. Frankismoa hor dago, benetakoa da eta harro dago. Legez kanpokotzat hartu behar da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude