Frackingaren mitoak hizpide Bruselako Parlamentuan

  • Berdeak taldeko zenbait diputatuk antolatuta, haustura hidraulikoari buruzko jardunaldia egingo dute gaur goizean Europako Legebiltzarrean, Bruselan.


2013ko irailaren 4an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
José Bové mugimendu altermundialistaren aurpegi ezagunenetakoa da jardunaldiaren antolatzaileetako bat.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lehenbiziko zatian, frackingari buruzko legedia aztertuko dute, eta beren burua frackingik gabeko izendatu dituzten zenbait lurralderen adibideak aurkeztuko dituzte. Horrez gain, teknika horren aurka ari den AEBetako aktibista batek bere esperientziaren berri emango du.

Jardunaldiaren bigarren zatian haustura hidraulikoaren inguruko mito nagusiez berba egingo dute zenbait zientzialarik. Zehazki, frackingaren aldekoek zabaldu nahi dituzten honako ideiak funtsik gabekoak direla frogatzen saiatuko dira: arbel-gasa erauztea klimarako ona dela; indarrean dagoen legedia nahikoa eta egokia dela; arbel-gasak ekonomiari mesede egiten diola; eta haren esplotazioak osasun publikoari egiten dion kaltea oso txikia dela.

Jardunaldiaren egitarau osoa (ingelesez).


Irakurri gehiago: Frackingaren arriskua Ingurumena
Frackingaren arriskua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.