Frackingaren aurkako EAEko legearen behin-behineko debekua kendu dute

  • EAEko legebiltzarrak 2015. urtean onartu zuen frackinga eragozten duen legea. Espainiako Gobernuak helegitea jarri zion joan den maiatzean, eta hori aintzat hartuta, Konstituzio Auzitegiak legea bertan behera utzi zuen behin-behinean.


2016ko urriaren 11n - 10:14
Fracking Ez plataformak bilduriko 100.000 sinadura inguruk abiatu zuten legea sortzeko prozesua (Arg.: Fracking Ez plataforma)

Helegitea aurkeztean Rajoyren gobernuak argudiatu zuen hidrokarburoen kudeaketa estatuaren eskumena dela. PPren gobernuaren ustez, autonomia erkidegoen erabakiek ezin dute estatuaren eskumena mugatu.

Aurretik, Katalunia, Nafarroa, Errioxa eta Kantabrian eginiko antzeko legeak ere errekurritu ditu estatuak. Lege guztiak bertan behera utzi ditu Konstituzio Auzitegiak, autonomia erkidegoek ingurumen arloan dituzten eskuduntzak haustura hidraulikoa debekatzeko indarrik ez dutelakoan.

Legeak martxan jarraituko du epaia iritsi bitartean, baina etenaldia kendu izanak ez du bermatzen azken epaia haren aldekoa izango denik.

EAEko legeak ez du frackinga bere horretan debekatzen, baina asko gogortzen ditu teknika erabiltzeko beharrezkoak diren baldintzak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frackingaren arriskua
Gas naturalaren dilema Herbehereetan: prest gaude Groningen hobia ixteko?

Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea... [+]


2021-08-27 | Arabako Alea
Gasteizen gasa esploratzeko helegiteari eutsi dio Eusko Jaurlaritzak

Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari uko egingo ziola ofizialki iragarri eta bost hilabetera, Eusko Jaurlaritzak ez du atzera bota Gasteizko Udalaren erabakiaren aurkako helegitea. EH Bilduk eta Eguzkik bertan behera uzteko eskatu diote.


2020-12-23 | Z. Oleaga
Armentia-2 putzuan gasa dagoen ikertzeko baimena ukatu du Gasteizko Udalak

Udal teknikariek ebatzi dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea. EAEko Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak zabalik utzi du helegitea aurkezteko aukera.


2020ko uda hartan COVID-19a zabaldu zen, klima zoratu... eta fracking-ak porrot egin zuen

COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan... [+]


Eguneraketa berriak daude