EAEko legebiltzarrak 2015. urtean onartu zuen frackinga eragozten duen legea. Espainiako Gobernuak helegitea jarri zion joan den maiatzean, eta hori aintzat hartuta, Konstituzio Auzitegiak legea bertan behera utzi zuen behin-behinean.
Helegitea aurkeztean Rajoyren gobernuak argudiatu zuen hidrokarburoen kudeaketa estatuaren eskumena dela. PPren gobernuaren ustez, autonomia erkidegoen erabakiek ezin dute estatuaren eskumena mugatu.
Aurretik, Katalunia, Nafarroa, Errioxa eta Kantabrian eginiko antzeko legeak ere errekurritu ditu estatuak. Lege guztiak bertan behera utzi ditu Konstituzio Auzitegiak, autonomia erkidegoek ingurumen arloan dituzten eskuduntzak haustura hidraulikoa debekatzeko indarrik ez dutelakoan.
Legeak martxan jarraituko du epaia iritsi bitartean, baina etenaldia kendu izanak ez du bermatzen azken epaia haren aldekoa izango denik.
EAEko legeak ez du frackinga bere horretan debekatzen, baina asko gogortzen ditu teknika erabiltzeko beharrezkoak diren baldintzak.