‘Foray 48B’ pinuentzat... eta guztiontzat

  • Foray 48B ari zen zabaltzen abioneta bat Irungo mendietan urriaren 11an, goi tentsioko kable bat jo eta doi-doi iritsi zenean Hondarribiko aireporturaino. Intsinis pinua Prozesionario (Thaumetopoea pityocampa) deitu harrak kutsatu duenez, hura sendatzeko asmoz Gipuzkoako mendiak eta bide batez haietako zein inguruetako baserri, sagasti, belaze, etxadi, erreka eta jendeak igurtzi dituzte Foray 48Bz.


2013ko otsailaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hemerotekan erreparatuz gero, duela lau hilabeteko kroniketako batzuek -Noticias de Gipuzkoako honek, esaterako- aipatu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Garapen departamenduaren aginduz mendietan egindako fumigazioen kontra protesta egin zuela Eguzki ekologi taldeak. Eguzki kexu zen ordurako Gipuzkoan agintzen urte eta erdi zeramatzan Bilduko agintarien jokabideaz. Elgoibarko Okil Beltzak elkartekoek protesta egiteaz gain bideoz erakutsi zuten abioneta fumigatzen.

Hain txarra ote da hegazkinetatik Gipuzkoa gainean lurrindutako produktua? Wikipediak dio Foray 48B dela “intsektizida bat Valent BioSciences-ek ekoiztua usatzen dena basogintzan era berezituan ['selectively'] hiltzeko Lepidopteroen ordenako xomorroak (sits eta tximeletak) larba direnean. Bere osagai aktiboa da Bacillus thuringiensis var kurstaki (Btk)”.

Nekazaritza ekologikoan Bacillus thuringiensis onartuta dagoela dio Wikipediak: “Espezifikoak direnez, jotzen da pestizidok ingurumenarentzako ez direla kaltegarriak [‘environmentally friendly’ direla, alegia], eragin gutxi edo batere ez dutela gizakietan, bizi basatian, polinizatzaileetan eta gainerako intsektu onuragarrietan, eta Nekazaritza ekologikoan usatzen dira”. Hobea seguru lehen Gipuzkoa gainean lurruntzen zuten Dimilin hura baino.

Intsektizida eta kalterik gabea? Oximorona honela azaldu dute  Andoaingo Eguzkikoek euskaraz: “Foray 48B Plagizidaren  osagai aktiboa turigiensis Bacillusa da, nekazaritza ekologikoan erabiltzen den bakteria izan arren, tratamendu oso lokalizatuetan eta fruta arboletan erabiltzen da soilik. Plagizidaren arriskua fumigazio aereo masiboan dago, inongo diskriminaziorik gabe, iturburuak, errekak, haztegiak, flora eta fauna espezie basati ugariri eragiten diona: habitataren bioaniztasuna edo fumigatua izan den eremuari eragiten dio. Kanadan ekologisten, udalerrien, erlezainen eta nekazarien kexa handien ondoren, gobernuak gelditu egin ditu airetiko Foray 48B pestizida fumigatzeak, preziski gaur egun Foru aldundiak Gipuzkoan erabili nahi dituenak”.

Arazoaren iturria edozein herritarren begien bistan dago, Gipuzkoako (eta oro har pinuz betetako Hego Euskal Herriko) bazter orotan: intsinis pinuek agerian dauzkate harren habiak, izurritearen zorne-poltsa nabarmenak. Aspaldi nagusitu zen pinua parajeotan, baina aspalditik da jakina ere lehenago harragatik eta orain gainera beste gaixotasunengatik etorkizunik gabeko basoak direla. Hala eta guztiz ere, instituzioek segitu dute pinu horren landaketa eragotzi ordez sustatzen.

Ororen buru, lurjabe batzuek pinuak landatzen dituzte -beste batean aipatzeko utz dezagun eukaliptuen moda berria- jakinik Prozesionarioa edukiko dutela. Eta baso-jabeek errentagarritasuna eduki dezaten, baimentzen zaie kosteak externalizatzea: ekonomikoak, ekologikoak eta orain baita osasunezkoak ere. Zu zure pinuekin tematu eta Foray 48B denontzat. Azkenean Bilduk gobernatzen duen Aldundiaren atarian naturzaleak eta ekologistak pankartarekin azaltzera iritsi arte. Ez da hain erreza, antza, nekazaritza industrialak ezarritako errutinak erauztea, edo urte luzez antolatutako interes sare batzuk indargabetzea.

Pello Zubiriaren Xehe blogetik hartutako artikulua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoa
Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


Maila altua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Denon lepotik barre egin dute beste behin ere Donostiako Piratek

Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia. 


Urkulluk gogorarazi du Txikik eta Otaegik errespetua merezi dutela biktima aitortuak direlako

Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


Turismoaren negozioaren aurka mobilizatu dira Zarautzen

"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]


Eguneraketa berriak daude