Florentziako senegaldarrak arrazismoaren aurka altxatu dira azken hilketaren ostean

  • Gizon italiar batek auzokide senegaldar bat hil zuen astelehenean Florentzian, eta Toscanako hiriburuko senegaldarrak arrazismoaren aurka altxatu dira, Info Aut-ek jaso duenez.


2018ko martxoaren 6an - 13:11
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Italiar bat etxetik atera zen, eta bere buruaz beste egin aurretik, ikusi zuen lehenengo gizon beltza hil zuen". Horrela azaldu dute Info Aut Italiako hedabidean. Hildakoa Idy Diene zen, Florentzian bizi zen eta kalean saltzen lan egiten zuen senegaldarra. Modou Samb-en alargunarekin ezkonduta zegoen, zeina Diop Mor senegaldarrarekin batera CasaPound plataforma faxistako kide batek hil baitzuen.

Florentzian bizi diren senegaldarrek kaleak hartu dituzte hilketari erantzunez. Errepideak moztu dituzte, edukiontziak erauzi, eta beltzek pairatzen duten diskriminazioa salatu dute: "Faxismoa gobernuan nola sartzen den ikusten ari gara… eta lasaitu behar garela esaten digute?".

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Italia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!