Fiskaltzak Jakes Esnal eta Ion Parot preso mantentzea eskatu du beste behin

  • Ostegun honetan aztertu dute bi euskal presoen kasua Parisko Dei Auzitegian eta irailaren 22an emango dute erabakiaren berri. Bake Bideak salatu du "segurtasun ikuspegi soilak itsuturik" daudela magistratuak eta dei egin du uztailaren 23an egingo den blokeoan parte hartzera.

Manifestazioa Baionan, Esnal eta Parot askatzea eskatzeko (argazkia: Sortu)

2022ko uztailaren 21ean - 16:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espero bezala, Terrorismoaren Kontrako Fiskaltzak ez du iritziz aldatu eta Jakes Esnal eta Ion Parot preso lapurtarrak kartzelan mantentzea eskatu du berriz ere. Prokuradorearen jarrerak, behin eta berriz helegiteak jarriz bi euskal presoen askatasunari, eragin du euren kartzelaldia luzatzea –jadanik 32 urte daramatzate giltzapean–.

Esnalen auzia maiatzaren 19an berrikusi behar zuen Dei Auzitegiak, baina gaur arte atzeratu du data, Frantziako Ebaluzio Zentroaren iritzia ere jakin nahi zuelako. Ion Paroten kasuan ekainaren 16an baldintzapean askatzea erabaki zuen auzitegiak, baina horri ere helegitea jarri zion prokuradoreak.

Uztailaren 21 honetan zuten, hortaz, enegarren agerraldian magistratuen aurrean. Gauzak horrela, fiskaltzaren eskaria jakinda, irailaren 22an emango dute azken epaia, itxura guztien arabera.

Bake Bideaken aburuz, "segurtasunaren ikuspegi soilak itsuturiko magistratuek ez dute euskal auziaren izaera berezia kontuan hartzen".  Horregatik, herritarrak deitu ditu uztailaren 23an, larunbatarekin, antolatu duten blokeo eguneko mobilizazioetan parte hartzera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!