Ion Parot baldintzapean askatzea ebatzi du auzitegiak, baina prokuradoreak helegitea jarri du

  • Zigor Ezarpenerako Auzitegiak Ion Parot euskal presoa baldintzapean askatzea onartu du, baina oraingoz ez da hala izango, fiskaltzak helegitea jarri diolako erabakiari. "Itsutasun sektarioak jota" eta "euskal auziaren berezitasuna kontuan hartzen ez duen segurtasun-ideologia batean sarturik" egotea egotzi dio Bake Bideak Parisi.

Ekainaren 11n manifestazioa egin zen Baionan eusal presoak askatzea eskatzeko (argazkia: Etxerat)

2022ko ekainaren 16an - 17:26
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Auzitegiak galdea onartu bezain laster jarri du prokuradoreak –fiskal antiterrroristak– Ion Parot euskal presoa baldintzapean aske uzteko erabakiaren kontrako helegitea. Parisko Zigor Ezarpenerako Auzitegiak emandako urratsa ezerezean geratu da oraingoz eta Parotek espetxean segi beharko du beraz. 32 urte daramatza egoera horretan eta seigarren aldia da defentsak bere askatasuna eskatzen duena.

Bake Bideak azaldu duenez  "helegite hau ulertezina da eta are jasanezinagoa, 71 urte dituen eta bizitza erdia presondegian pasa duen eta bere askatasunak inongo arriskurik ondorioztatzen ez duen presoarekiko jazarpen sentimendua bereganatzen duelako".

Uztailaren 23an blokeo masiboa Ipar Euskal Herrian

Euskal presoen eskubideen defentsan eta bakerako aterabide baten alde lanean ari den Bake Bideak mobilizazio garrantzitsua iragarri du: "Gaurdanik iragartzen dugu, magistratuak Jonen egoerari aterabide bat eman ordez noraez batean direnez, eta Estatu buruak eta bere gobernuak ez dutenez bake prozesua kontuan hartzen, uztailaren 23an Ipar Euskal Herri osoa blokeatuko dugula!".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!