Udalbiltzaren kontrako epaiketaren lehen egunean Tribunaleko presidente Gomez Bermudezek lehen erabakiak hartu ditu ohiko kontundentziaz. Alde batetik, Miriam Campos auzitik kanpo uztea erabaki du, delitu beragatik epaitua izan baitzen 18/98 auzian. Aldiz, Xabier Alegria epaitzea erabaki du epaimahaiak, baina ez ETAko kide izatearen akusazioagatik, baizik eta ustez diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik. Kasu bietan, Juan Moral fiskalaren eskaerei egin die kasu Gomez Bermudezek. Bestalde, Xarlo Etchezaharreta Hazparneko hautetsi ohia atxilotzeko agindua eman du Zigor Salak, epaiketara azaldu ez delako.
Etchezaharretak aspaldi esana zuen ez zela epaiketan izango: “Madrilekin problemak ditugularik, ez gehiago erantzutea erabaki dugu” esan zuen Etchezaharretak. Gaur argibide gehiago eman ditu Berrian egindako elkarrizketan.
Goiz eta arratsaldez egindako saioetan 11 auzipetuk deklaratu zuten atzo. Guztiek ukatu zuten Udalbiltzak ETArekin inolako harremanik zuenik. Instituzioaren nazio izaera azpimarratzeaz gain, bertako jarduna zein izan zen azaldu zuten. Auzipetu gehienek fiskalaren eta herri akusazioaren galderei ez erantzutea erabaki zuten. Leire Idoiagaren kasuan –kontabilitatea eramateko kontratatu zuen Udalbiltzak– fiskalaren galderei erantzun zien, Udalbiltzarekiko lotura bakarra lan zehatz hori zela azalduz. Fiskalak galderekin estutu zuen Idoiaga, KAS, Jarrai, Ekin eta beste zenbait erakunderekin lotu nahirik auzipetua; honek dena ukatu zuen irmo. Xabier Alegriarekin zuen harremanaz ere galdetu zion. Fiskalak Xabier Alegriak Udalbiltzan zuen jardueraz eta arduraz birritan galdetu zuen atzoko saioan.
Idoiagari egindako galdeketan, eta erantzunik aurkitu ez zuten beste auzipetuentzat prestaturiko galderetan, iradokizun ugari egin zituen fiskalak: 2003ko hauteskundeetarako herri plataformen sorrera Udalbiltzaren eskutik etorri zela –besteak beste, argudio horrekin baliogabetu zituzten zerrenda horiek–, instituzioa ETAren eta Ekinen agindupean aritu zela... Galdera gehienak Udalbiltzako ekimen eta jarduera politikoaren ingurukoak izaten ari dira epaiketan.
Fiskalaren jarrera aldrebesa da. Udalbiltza auziak Egunkarikoarekin dituen parekotasunak ikusita eta frogarik ez dagoela jakinda, ulertezina da Egunkariaren kasuan fiskalak galderarik ez egitea eta honakoan jarrera gogorra azaltzea, galdera iradokitzaile ugariren bidez.
Prentsak, epaiketaren lehen egunaren ingurukoak dakartza. Egunkari askok prentsa agentziek idatzitakoari egin diote kasu. Horrez gain, Nabarraldeko hainbat kideren iritzia irakur daiteke Berrian; eta Jose Maria Pérez Bustero idazleak ere idatzi zuen atzo Garan.
Manifestazio nazionala bihar Bilbon
Epaiketaren bigarren saioa gaur ari dira egiten. Saioa eguerdian bukatuk oda eta oraindik deklaratu ez duten gainerako auzipetuek hitz egitea espero da. Ondoren, datorren asteko ostegun eta ostiralean jarraituko du epaiketak.
Bestalde, bihar manifestazioa egingo dute Bilbon, arratsaldeko 17:30etan hasita. Manifestazioak sostengu zabala du eta epaiketaren kontrako gizartearen jarrera kaleratu nahi dute mobilizazio horrekin.
Gehiago jakiteko:
- Epaiketaren zuzeneko jarraipena Berria.infon
- Udalbiltzaren bloga
- Udalbiltza auziari buruzko erreportaje zabala ARGIA astekarian (2.239 zk.)
Egin egunkariko zuzendaritzako kide eta langilea Donibane Lohizunen erail bazuten ere, Algorta jaioterrian egin diote oroimen ekitaldia, igande eguerdian. Bertaratutako lagun zein senitartekoek presente izan dute estatuaren indarkeriak hil zuela.
1998ra arte izan zen zuzendaria Egin egunkarian, Baltasar Garzonek ixteko agindua eman zuen arte. Zazpi urteko espetxealdia bete zuen Burgosko kartzelan, 2015 aske geratu zen. 73 urterekin hil da Donostiako bere etxean, azken hilabeteetan pairatu duen gaixotasun baten ondorioz.
Gaur, otsailak 14, izan da Auzitegi Nazionalaren Zigor arloko Aretoan, bere abokatu Iñigo Iruinekin batera. 1999an 18/98 makroepaiketaren barruan atxilotua eta torturatua izan zen, eta gaur eman dio amaiera epaiketa politiko hari: Suitzan bi karnet faltsu edukitzeagatik... [+]
Pepe Rei kazetaria 73 urterekin hil da, astearte honetan, Donostian. Egin egunkariko ikerketa taldea martxan jarri eta Ardi Beltza aldizkaria sortu zuen, besteak beste. Euskal Herriko eta Espainiako estolderia politikoez, gerra zikinak ustelkeriarekin eta narkotrafikoarekin zuen... [+]
Azaroaren 16an zabaldu zuen Txapartegiren abokatuak sare sozialetan albistea, Espainiako Gobernuak Txapartegi atxilotzeko nazioarteko eskaera egina duela. Geroztik hainbat mobilizazio egin dira: 16an bertan Zurichen 150 lagun atera ziren kalera eta azaroaren 18 eguerdian Bernako... [+]
Astelehen honetan 21 urte betetzen dira Aznarrek Egin egunkaria indarrez itxi zuenetik. 1998ko uztailaren 15eko goizean Baltasar Garzón epaileak Egin egunkaria eta irratia ixtea agindu zuen, eta zuzendaritzako zein administrazio-kontseiluko hainbat kide atxilotu zituzten.
Orain arteko bidea ez da erreza izan Nekane Txapartegirentzat. 18/98 sumarioaren epaiketaren harira, 2007an, torturapean egindako testigantzetan oinarrituz 11 urteko espetxe zigorrera kondenatua izan zen. Gauzak horrela, Euskal Herritik alde egitera behartuta ikusi zuen bere... [+]
Iragan larunbatean zendu zen Isidro Murga. Gaur arratsaldean omenaldi jendetsua egin diote Egin egunkariko sustatzaile eta herri mugimendu ugaritako kidea izan zenari. Laudioko Lamuza parkean egin dute ekitaldia, eta ehunka herritar bertaratu dira zitara, gizarte eta politika... [+]
“Goizero-goizero amosal bonba txiki batek, 50 bat gramokoa, eztanda egiten du Euskadin: Egin egunkaria”. Hala zioen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Juan Mari Atutxak 1996an, gaur egun arte luzatu den ‘Dena da ETA’ teoriari ateak irekiz.
'Egin' egunkariaren dokumentu-funtsak Hernanin zeukan egoitzatik Euskadiko Artxibo Historikora mugitzeari ekin dio Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak. 1.000-1.500 kaxatan aterako dute materiala, argazkiz beteak gehienak.
Hamabi urte espetxean igaro ondoren, goizeko zortziak aldera atera da Soriako espetxetik. Arratsaldean Oiartzunen egingo diote ongi etorria.
10 urte eta 9 hilabeteko kondena beteko du Matanzasek espetxean, 18/98 auzia dela medio. Egun, Puerto III espetxean dago, Euskal Herritik 1.050 kilometrotara.
“Badira egun batez borrokatu eta on direnak. Badira urtebetez borrokatzen direnak, eta horiek hobeak dira. Baina badira bizitza osoan zehar borrokatzen direnak, horiek ezinbestekoak dira”. Horietan da Teresa Toda.
Egin egunkaria zuzentzeagatik zigortu zuten 18/98 makrosumarioan. Europan espetxeratuta dagoen hedabide bateko zuzendari bakarra aske geratu da gaur goizean espetxealdia hiru alditan bete ostean. Ean (Bizkaia) egingo diote harrera 19:00etan.