Nekane Txapartegi atxilotzeko nazioarteko agindua zabaldu du Espainiako Gobernuak


2019ko azaroaren 17an - 08:47

Freenekane webguneak iragarri duenez, Espainiako estatuak Nekane Txapartegi atxilotzeko nazioarteko agindua igorri du. Maiatzean deitu zuen Auzitegi Nazionalak deklaratzera, baina errefuxiatu politikoak ez zuen adierazpenik egin, "Espainia-Suitza estatuen arteko jokoan ez sartzeko".

Atxilotze agindu honi erantzunez, Txapartegiren askatasuna eskatzen duen Free Nekane Suitzako mugimenduaren arabera, azaroaren 16an 150 pertsona inguru irten dira kalera errefuxiatu politiko euskaldunari elkartasuna adierazteko: "Ez atxiloketarik eta ez extradiziorik estatu torturatzaileetara! Ez dugu utziko hori gertatu dadin!" aldarrikapena irakur daiteke webgunean.

Ajour Magazin-k zabaldu ditu sare sozialetan azaroaren 16ko mobilizazioaren argazkiak:

Argazkia: @ajour_mag.
Argazkia: @ajour_mag.

"Suitzak ezin du torturaren konplize izan"

Txapartegiren abokatua den Olivier Peter-ek extradizio eskaeraren berri zabaldu du Twitterren. Bertan gogorarazten du guardia zibilak torturapean ateratako adierazpenak izan direla Txapartegiren aurkako frogak, eta prozedura injustua eta jazarpen politikoa gaitzetsita, mezu hau bidali dio Suitzako Gobernuari "Suitzak ezin du konplize izan".

Azaroaren 18an Bernako Justiziaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea

Astelehenean 12:00etatik 14:00etara elkarretaratzea deitu du Free Nekane mugimenduak Bernako Justizia egoitzaren aurrean.

Nekane Txapartegiren ibilbide osoa ezagutzeko

Urtarrileko ARGIA astekariaren lehen zenbakia berezia izan zen, eta bertan argitaratu genuen Nekane Txapartegiri eginiko elkarrizketa zabala. Bertan dago bere auzi politikoaren bilakaera bilduta.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nekane Txapartegi
Nekane Txapartegi Nieve
"Ni ez naiz gordeko ezta ixilduko ere"

18/98 makrosumarioan atxilotu eta torturatu zutenetik 23 urtera,  espetxeari ihes egin zionetik hamabostera, apirilaren 5ean bueltatu zen etxera Nekane Txapartegi asteasuarra. ARGIAren Lasarteko egoitzara bisitan, hitz egin digu erbesteaz, euskaraz, torturaz, feminismoaz,... [+]


2022-04-06 | ARGIA
Nekane Txapartegi etxean da, hamabost urte eta gero

Astearte goizean Auzitegi Nazionalean aurkeztu eta gero, arratsalderako Asteasu sorterrian zen. Dokumentu faltsutzea leporatuta epaituko dute Madrilen, baina ez diote kautelazko neurririk ezarri. ARGIAko kolaboratzailea da Txapartegi.


2021-03-09 | ARGIA
Espainia torturengatik ez salatzeko ohartarazi zioten NBEko kontalariari

Nekane Txapartegik salatutako torturak aipatu ditu Nils Melzer NBEko torturaren inguruko kontalari bereziak elkarrizketa batean: “Goi instantziek esan zidaten: ‘Ezin dugu publikoki salatu espainiarrek torturatzen dutela, Madril lagun inportantea baita guretzat... [+]


2019-11-20 | Estitxu Eizagirre
Ehun lagun inguru elkartu dira Asteasun Nekane Txapartegiren atxilotze eskaeraren aurka

Arratsaldeko 19:00etan plazan egin da elkarretaratzea. Bertan irakurri dute Nekane Txapartegik Suizatik bidalitako eskutitza (hemen osorik irakurgai).


2019-11-20 | Nekane Txapartegi
Bizi-iraundako tortura sexista salatu eta horren aurka borrokatzen dudalako jazartzen naute

Suitzan idatzitakoa eta Asteasun, azaroaren 20 iluntzean egin zen elkarretaratzean irakurritako gutuna.


Eguneraketa berriak daude