ARGIA.eus

2020ko maiatzaren 26a

Kalean da Joxean Etxeberria, 18/98 auziko azken presoa

  • Hamabi urte espetxean igaro ondoren, goizeko zortziak aldera atera da Soriako espetxetik. Arratsaldean Oiartzunen egingo diote ongi etorria.

Andoni Mikelarena @andonimik
2018ko urtarrilaren 04a
Etxeberria espetxetik atera den unea.

18/98 makrosumarioko azken presoa zen Joxean Etxeberria, abendu amaieran Txema Matanzas abokatua espetxetik atera zenetik.  Goizeko zortziak aldera atera da Soriako espetxetik Etxeberria, hamar urte espetxean igaro ostean. 2007ko azaroan atxilotu zuten, 18/98 auziko enpresen atalean kondenatu ostean. Arratsaldeko 18:00etan egingo diote ongi etorria Oiartzunen.

1998ko uztailean abiatu zuen Baltasar Garzon epaileak 18/98 auzia, Egin egunkaria eta irratia itxiz. “Dena da ETA” teorian oinarrituta, Joxemi Zumalabe fundazioaren, Xaki nazioarteko harremanetarako elkartearen, Ekinen eta KASen aurka jo zuen epaileak besteak beste. Guztira 47 lagun auzipetu zituen “Ezker Abertzalearen aurkako” makrosumario hartan.

Auzipetuen artean ziren, besteak beste, Jose Luis Elkoro Bergarako alkate ohia eta Pablo Gorostiaga Laudiokoa; Jexux Mari Zalakain eta Mario Zubiaga EHUko irakasleak; Teresa Toda Egin egunkariko zuzendari ordea; Nekane Txapartegi Asteasuarra eta Karlos Trenor abokatua.

Espainiako Auzitegi Nazionalaren sententzia errekurritu zuten auzipetuek Espainiako Auzitegi Gorenean. 2009ko maiatzean jakinarazi zuen ebazpena Gorenak. Auzipetu guztiei murriztu zizkien zigorrak. KAS, Ekin eta Xaki legez kanpoko erakunde izendatu zituen. Eginen itxiera ere legez kanpokoa  izan zela ebatzi zuen, egunkaria eta irratia itxi eta hamaika urtera.  Auzipetu batzuek torturak salatu zituzten epaiketan zehar baina epaileak ez zituen aintzat hartu. Joxean Etxeberriaren irteerarekin amaitu da 18/98 auzia, nahiz eta haren ondorioek bizirik jarraitzen duten.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: 18/98 sumarioa  |  Oiartzun

18/98 sumarioa kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude