Txapartegi extradita ez dezaten eskatuz elkarretaratzea deitu dute azaroaren 20an Asteasun

  • Azaroaren 16an zabaldu zuen Txapartegiren abokatuak sare sozialetan albistea, Espainiako Gobernuak Txapartegi atxilotzeko nazioarteko eskaera egina duela. Geroztik hainbat mobilizazio egin dira: 16an bertan Zurichen 150 lagun atera ziren kalera eta azaroaren 18 eguerdian Bernako (Suiza) Justizia egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin zuten 50 lagunek.


2019ko azaroaren 19an - 09:45

Rabe irratian Free Nekane plataformako Anouk Maria Robinigg kideak mezu hau zabaldu du: Suitza azkenean posizionatu egin beharko dela, alegia, erabaki egin beharko duela torturaren aurkako ituna urratuko duen edo aitzitik itun hori beteko duen, Espainiak torturatu egiten duela agerian utziz.

Azaroaren 18an Bernan egindako elkarretaratzea

Eguerdiko 12:00etan 50 lagun inguru elkartu ziren Bernako Justizia egoitzaren aurrean. Anarchistisch-ek sare sozialetan zabaldutako argazkiak:

 

 

 

Argazkia: @ag_bern.

 

 

 

 

 

 

Argazkia: @ag_bern.

 

 

 

 

 

 

"Estatu torturatzaileei entregarik ez. Nekane eta preso guztiak askatu". Argazkia: @ag_bern.

 

 

Barrikade.info webguneak egin du elkarretaratze horren kronika.

Azaroaren 20an elkarretaratzea Asteasun

Nekane Txapartegiren jaioterrian arratsaldeko 19:00etan dago deituta elkarretaratzea.

Hemen maiatza bukaeran Hala Bedi irratian Txapartegiri egindako elkarrizketa entzungai. Maiatzaren 22an deitu zuten Txapartegi deklaratzera bideokonferentziaz, baina ez zuen adierazpenik egin, Espainia eta Suitzako estatuen jokoan ez sartzeko. Argazkian, egun horretan Asteasun egin zen elkarretaratzea:

 

2016an Espainiak egindako extradizio eskaera ez zen burutu

2016an Suitzako Gobernuak Txapartegi kartzelan izan zuen 17 hilabetez, Espainiaren extradizio eskaera zela-eta. Baina Txapartegi 2006an 18/98 makrosumarioaren barruan Espainiako Auzitegi Nagusiak epaitu zuenean bere aurkako froga bakarrak torturapean egindako autoinkulpazioak izaki, Suitzako iritzi publikoan extradizioaren aurkako jarrera gailendu zen, Free Nekane mugimenduak gaiari buruz informatzeko eta atxikimenduak lortzeko egindako lanaren ondorioz.

Suitzako gizarteak Txapartegiren kasua zuzenean torturarekin lotzen zuenez, Suitzako Gobernuak estu ikusi zuen bere burua euskal errefuxiatu politikoa extraditatzeko, eta Txapartegik ARGIAren 2627 astekarian kontatu zuenez, irtenbide bat bilatu zuten Espainiako Gobernuaren eta Suitzakoaren artean: Espainiako Auzitegi Gorenak Txapartegiren kondena erdira murriztu zuen eta beraz, kartzelaldia dagoeneko beteta atera zen Suitzako kartzelatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nekane Txapartegi
Nekane Txapartegi Nieve
"Ni ez naiz gordeko ezta ixilduko ere"

18/98 makrosumarioan atxilotu eta torturatu zutenetik 23 urtera,  espetxeari ihes egin zionetik hamabostera, apirilaren 5ean bueltatu zen etxera Nekane Txapartegi asteasuarra. ARGIAren Lasarteko egoitzara bisitan, hitz egin digu erbesteaz, euskaraz, torturaz, feminismoaz,... [+]


2022-04-06 | ARGIA
Nekane Txapartegi etxean da, hamabost urte eta gero

Astearte goizean Auzitegi Nazionalean aurkeztu eta gero, arratsalderako Asteasu sorterrian zen. Dokumentu faltsutzea leporatuta epaituko dute Madrilen, baina ez diote kautelazko neurririk ezarri. ARGIAko kolaboratzailea da Txapartegi.


2021-03-09 | ARGIA
Espainia torturengatik ez salatzeko ohartarazi zioten NBEko kontalariari

Nekane Txapartegik salatutako torturak aipatu ditu Nils Melzer NBEko torturaren inguruko kontalari bereziak elkarrizketa batean: “Goi instantziek esan zidaten: ‘Ezin dugu publikoki salatu espainiarrek torturatzen dutela, Madril lagun inportantea baita guretzat... [+]


2019-11-20 | Estitxu Eizagirre
Ehun lagun inguru elkartu dira Asteasun Nekane Txapartegiren atxilotze eskaeraren aurka

Arratsaldeko 19:00etan plazan egin da elkarretaratzea. Bertan irakurri dute Nekane Txapartegik Suizatik bidalitako eskutitza (hemen osorik irakurgai).


2019-11-20 | Nekane Txapartegi
Bizi-iraundako tortura sexista salatu eta horren aurka borrokatzen dudalako jazartzen naute

Suitzan idatzitakoa eta Asteasun, azaroaren 20 iluntzean egin zen elkarretaratzean irakurritako gutuna.


Eguneraketa berriak daude