Jabier Salutregi hil da, ‘Egin’ zuzentzeagatik preso izan zuten kazetaria

  • 1998ra arte izan zen zuzendaria Egin egunkarian, Baltasar Garzonek ixteko agindua eman zuen arte. Zazpi urteko espetxealdia bete zuen Burgosko kartzelan, 2015 aske geratu zen. 73 urterekin hil da Donostiako bere etxean, azken hilabeteetan pairatu duen gaixotasun baten ondorioz.


2023ko ekainaren 14an - 12:28
Azken eguneraketa: 16:16
Salutregi 'Egin' egunkariaren itxiera salatzeko prentsaurrekoan. Alberto Elosegi / ARGIA Fototeka
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Jabier Salutregi Egin egunkariko azken zuzendaria hil da gaixotasun baten ondorioz. 1950an jaio zen, Bilbon. 1997an Egin egunkariaren sorreran parte hartu zuen kazetarietako bat izan zen. Zuzendari ezarri zuten 1993an eta aurre egin behar izan zion komunikabidea kriminalizatzeko asmoz martxan jarri zuten kanpainari.

Kazetaritza-lana egiteagatik espetxeratu zuten 18/98 makrosumarioaren baitan, Baltasar Garzonen "dena da ETA" teoriaren erruz. Zazpi urteko espetxealdia bete zuen Euskal Herritik kanpora –Alcala, Soto del Real, Valentzia eta Burgos–, 2015ean aske geratu zen arte.

Naizen Martxelo Diazek oroitarazi duenez, espetxean zuten garaian, Europan egunkari bat zuzentzeagatik preso zegoen kazetari bakarra zen.

Hemen irakur daiteke 1996an ARGIAk egin zion elkarrizketa.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...