Filtrazioa: Mertzenarioak eta “kontraterrorismoa” Standing Rockeko protestak zapaltzeko

  • Taktika militar “kontraterroristak” eta mertzenarioak erabili ditu AEBetako Gobernuak Dakota Acces oliobidearen kontrako protesta “matxinoak” geldiarazteko. Hala irakur daiteke dokumentu filtratuetan oinarritutako The Intercept hedabidearen erreportajean.


2017ko maiatzaren 31n - 10:18
Standing Rockeko protestetako irudia. (Arg.: Rob Wilson) Standing Rockeko protestetako irudia. (Arg.: Rob Wilson)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Dakota Acces oliobidearen eraikuntzaren kontra oihartzun handia hartu zuen mugimendu indigena eta ekologista sortu zen joan den urtean, mugimendu baketsua batez ere. AEBetako agintariek, baina, TigerSwan mertzenario enpresara jo zutela jakin da, mugimenduaren kontra egiteko. TigerSwan Ekialde Hurbilean “Terrorismoaren kontrako gerran” ibili den mertzenario enpresa da.

Segurtasun indar pribatuen esku-hartzea justifikatu ahal izateko, TigerSwanen barne komunikazioek “ideologikoki gidatutako eta osagarri erlijioso indartsua duen matxinada” bezala definitu zuen oliobidearen kontrako mugimendua, baita “matxino jihadisten” ereduak erabiltzen zituztela ere.

Poliziarekin elkarlanean, mertzenario konpainiak “segurtasun operatiboak” gidatu, inteligentzia lanak egin eta beste segurtasun konpainia pribatuak koordinatu ditu.

Inteligentzia lanei dagokionez, TigerSwanek uneoro zelatatzen zuen oliobidearen kontrako mugimendua: helikoptero eta droneekin hartutako irudiak, irrati bidezko entzuketak, sare sozialetan jarraipena eta agente infiltratuekin, esaterako.

Uneoro agintariekin elkarbanatutako informazio horrekin aktibista ezagunen edo “interesgarrien” zerrendak eta fitxategiak egin dituzte, baita protesta kanpamentuetako dinamiken jarraipena (manifestarien “umorea eta barne tentsioak” kontuan hartuz) eta norbanakoek egin zitzaketen jarduera ilegalei eta eduki zitzaketen armei buruzko espekulazioak ere.

Kontrainformazio jarduerak ere egin dituzte, sareetan protestekiko eduki kritikoak sortuz eta zabalduz.

Standing Rockeko protesten aurkako errepresioan TigerSwan enpresak zuen papera handituz joan da hilabeteekin, eta egun protesta zehatz horrekin lotura gutxi duten “anti-Trump” protestak antolatzen dituzten aktibisten sareak ere zelatatzen hasi da, The Intercept-en erreportajearen arabera.


Irakurri gehiago: Polizia Politika AEB Nazioartea Amerika
Polizia kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 11
Ertzaintzak herritar bat pistolaz apuntatu du eta lekukoak mehatxatu ditu
LEKUKOTASUNA | “Poliziak auzoan darabilen biolentziarekin nazkatuta nago”

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.