Hotz eta ekaitz boladaren etorrera klima-aldaketak eta berotze globalak garrantzia dutela azpimarratzen ari dira hainbat aditu. Hori dela eta, aurrerantzean izan ditzakegun aldaketara egokitzeko beharraz mintzo dira meteorologoak.
Filomena ekaitzak Iberiar penintsularen zati handi bat astindu du, hotzez eta elurrez. Onintze Salazar Euskalmeteko meteorologoak, ekaitzak izan dituen ondorioak azaldu ditu. Salazarrek dio, jasaten ari garen hotz-bolada klima-aldaketaren eta berotze globalaren testuinguruan kokatu behar dugula. Azken sei urteak oso beroak izan dira munduan, eta 2020a, 2016arekin batera, urterik beroenak izan dira erregistroen arabera.
Kontsumismoaren ondorioz eragindako hondakinak
Javier Martin Geografia fisikoko katedratikoak The Conversation hedabidean idatzi duen artikuluan kontsumismoaren eta gaur egun eskuartean ditugun baliabideekin sortzen dugun honakinen inguruan honela hitz egiten du: "7 500 milioi pertsona gara munduan eta egunerokotasunean kontsumitzen dugun baliabide kopuru handia da, hondakin kopuru handia sortuz".
"Naturaren sisteman arrastoa uzten dugu eta horren ondorio, eskala global batean, igoera termikoa ere bada. Naturaren sistema, sistema klimatikoarekin bat datorrena, bost osagaiz osatuta dago: atmosfera, ozeanoa, azaleratzen ari den azalera, biosfera eta kriofoa. Esan daiteke seigarren osagai bat duela: sistema sozioekonomikoa, kontsumoa, baliabideen xahuketa eta hondakinen ekoizpena ezaugarri dituena".
Martinen hitzetan, etorkizuneko klimak zerikusi handia izango du seigarren osagaiarekin, eta egungo sistema ekonomikoarekin. Eredu energetikoarekin eta berotegi-efektuko gasen isurketen bolumen nagusia erregai fosilen erabileratik datorrelako eman dio garrantzia Martinek (petrolioa, ikatza eta gas naturala). "Erregai fosilak behin betiko baztertuko dituen eredu baterako trantsizio energetikoa iristen ez bada edo atzeratzen jarraitzen bada, zenbait lurraldek tenperatura nola igotzen den ikusten jarraituko dute. Eta premiaz jardun arren, organismo eta erakundeek adierazitako larrialdi klimatikoaren egoerarekin bat etorriz, berotzea ziurtatuta dago hamarkada batzuetan, sistema klimatikoaren inertzia termikoaren ondorioz".
Filomena klima aldaketaren ondorio
Maria Jose Sanz Euskal Klima Aldaketaren zentroko zuzendariak El Español hedabideari eskainitako elkarrizketa batean, Filomena ekaitzaren inguruan hitz egiten du, penintsulan izan dituen eta klima aldaketak penintsulan izango duen eraginaz. "Udazken honetan ekaitz tropikal ugari izan dira Mediterraneo arroan, antizikloi eta depresio sistemaren aldaketa ere bai Atlantikoan. Itsas zirkulazioa aldatzen ari gara, eta, beraz, lurrazalaren eta itsasoaren energia atmosferarekin trukatzen ari gara. Leku eta aldi jakin batzuetan ainguratuta egon ohi diren formazio horiek aldatu egin daitezke"
Klima aldaketaren albo kalbe gehiago ez sufritzeko aurrez prestatuta egon behar dugula dio Sanzek: "Aldez aurretik prestatu behar da, ez gaitzala harritu. Azpiegiturak eta babes zibileko bitartekoak egoera berri horretara egokitu beharko ditugu. Ohikoenak diren lekuetatik ikasi beharko dugu".
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]
Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]
2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.
Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]
Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]
Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta... [+]
Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]
Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan... [+]
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]