Aurten ere, San Juan suek iragarriko dute gure herrietako jaiak iritsiko direla. Gogoa sentituko duzu, betebehar, estres, kontrol eta gehiegizko planifikaziotik aldenduta, aspaldiko lagunak, senideak, bizilagun maitatu edo ditxosozko horiekin batera kaleko giroaz gozatzeko. Baino aurten ere, zeure buruari galdetuko diozu zenbat erasoren aurrean erantzun beharko duzun; edo zenbat desfase eszena negargarri ikusiko dituzun, zenbat aldiz sentituko zaren lekuz kanpo eta zenbat aldiz zokoratuko zaituzten jai guneko bazterrera betiko koadrila horiek.
Festak politikoak dira. Eduki sinbolikoa duten jendarte eta kultur adierazpenak dira, errealitatearen adierazleak. Bizitzaren erdigunean daude, jendartearen balioak, nortasunak, ideologiak eta egiturak birsortzen dituztelako. Jaiek jendartean dauden gatazkak, zapalkuntzak eta diskriminazioak adierazten dituzte, oro har, hegemonikoak diren genero eredu eta heteroaraua indartuz.
Jai eredua herritarren parte-hartze mailarekin neur liteke. Parte-hartze integral eta erreal batek, jai, kontsumo, errentagarritasun eta aisialdi ereduaren inguruko errotiko birplanteamendua dakar, gaur egungo ereduan askok ez baitugu lekurik. Jaietan parte izateak hauxe esan nahi du: prozesua diseinatzeko erabakimena izatea, ekarpena egiteko besteek zein norberak bere buruari autoritatea ematea, komunitate baten parte sentitzeak eskaintzen duen auto-estimua izatea, ikusgarri izatea bakoitzak aukeratzen duen moduan (eta ez inposatzen diren estereotipoen arabera), lan-banaketa parekoa izatea eta hainbat lan kolektibizatzea, askotariko espazioetan seguru egoteko eskubidea bermatzea eta gozatzeko aukera izatea. Eta noski, jaietan parte-hartzea ez da soilik plazan edo kalean ematen; bertan egon ahal izateko, etxe nahiz sukaldeetan egiten diren lanak ere funtsezkoak baitira.
Guk argi daukagu emakumeon parte-hartzea mugatzen, baldintzatzen, zokoratzen edo normaltasunez kuestionatzen duten jaiak dauden bitartean, ezingo garela jai eredu parte-hartzaileez aritu
Beraz, auzia ez da soilik gaur egungo eredua partxeatzea, adibidez, emakume batzuk ikusgarriago egitea. Parte-hartzea ez baita “gure jaietara” beste batzuk gonbidatzea, baizik eta jaien planteamendua bera elkarrekin negoziatzea eta berreraikitzea, gure kokalekua aztertzea, lekuz mugitzea, entzutea eta botere desorekak gutxitzeko baliabideak sortzea. Honek, ordea, aniztasuna modu konplexuago batean lantzea eskatzen du. Hau da, komunitatea osatzen dugun askotariko herritar eta taldeak festetako espazioetan subjektu aktibo izateko beharrezkoa da kudeaketa-prozesuei arreta jarri eta modu kontzientean gauzatzea. Aniztasuna, ez baita ezberdinen batura edo espazio mistoak sortze hutsa, balio konpartitu batzuen gainean espazio (edo festa) komunak eraikitzea baizik.
Bestalde, guk argi daukagu emakumeon parte-hartzea mugatzen, baldintzatzen, zokoratzen edo normaltasunez kuestionatzen duten jaiak dauden bitartean, ezingo garela jai eredu parte-hartzaileez aritu. Zentzu honetan, gogora ekarri nahi ditugu, mutil-dantzari izena eta izana aldatu nahi dioten kideek, hogei urte beteko dituen Irungo alarde parekideak eta Hondarribiko Jaizkibeleko lagunek egindako lan guztia, adibidez: Zorionak eta eskerrik asko!
Beraz, emakumeok* ez dugu zati izan nahi, ez gara “beste horiek”; ez jaietan, ez inoiz. Horregatik, emakumeok jaietan ikuskizun eta dantzalekuen parte izan behar gara, baina ez espektakulu edo erakarpen turistiko gisara. Guretzako plazera bilatu nahi dugu, eta ez beti besteentzat plazer iturri izatea, patriarkatuak agindu moduan. Bagara nor erabakitzeko, nola, norekin eta noiz gozatu nahi dugun, etengabe epaituak edo erasoak ez izateko eskubide osoz.
Herritarrok jaietan ikusle edo hartzaile hutsak izan beharrean, jaso besterik egiten ez dugunok, baliatu ditzagun lotura komunitarioak eta gure indar sortzailea bestelako ereduak eraikitzeko. Erreparatu diezaiogun bidearen nolakotasunari, autogestio zein auzolanaren logikan sakonduz, gaurko eredu patriarkalaren rol banaketa eta indarkerien erakusleiho izan beharrean, bilakatu ditzagun jaiak amesten dugun herriaren agertoki.
Erreparatu diezaiogun bidearen nolakotasunari, autogestio zein auzolanaren logikan sakonduz, gaurko eredu patriarkalaren rol banaketa eta indarkerien erakusleiho izan beharrean, bilakatu ditzagun jaiak amesten dugun herriaren agertoki
Norabide horretan, ate joka ditugun hainbat galdera erantzuteko prozesu kolektibo baten beharra mahaigaineratzen dugu: zelako janari, edari eta drogak behar izaten ditugu ongi pasatzeko? Zeri erantzuten dio horrek, edo nondik dator kontsumitzen duguna? Zer da jaiak “errentagarriak” izatea? Nor falta da festa lekuetan eta zergatik? Nola eta norentzat erabakitzen dira egitarauak? Parte gara? Zer jartzen dugu balioan festetan? Gaueko giroaz gain, eguneko ekimen edo harremanak zaintzen al ditugu? Jaietan zeinek egiten ditu ezkutuko lanak? Nork dauka nahi bezala gozatzeko aukera? Zeini ematen zaio erasotzeko eskubidea? Espazio seguruak bermatzen ditugu guztiontzat?
Askotarikook elkarrekin nahi ditugun jaiak irudikatzeko eta hurrengo urratsak marrazteko, galdera berriak identifikatu eta kolektiboki erantzunak topatzeko prest al gaude?
Amaia Zufia Erdozain.
Alazne Beltran De Lubiano Riaño.
Euskal Herriko Bilgune Feministako kideak.
Dantza egin behar dutela entzun eta ukapena da lehenengo erantzuna. Gurasoek eta begiraleek badaezpada ez diete aurretik abisatu ere egin, baina ni ikusi orduko segituan igarri dute gaur dantza saioa dugula. Haserrea, protesta eta ihesa izan dira 8-9 urteko mutikoen erreakzioa.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]