FCCk Gasteizko garbiketa zerbitzua uzteko erabakiaren atzean zer dago?

  • FCCk eta GMSM-k osatutako aldi baterako enpresa elkarteak Arabako hiriburuko garbiketa zerbitzuarekin segitzeari uko egin dio. Orain Gasteizko Udalak lizitazio berria kaleratu beharko du, baina oposizioak eta ustelkeriaren kontrako ADI elkarteak susmagarritzat dute mugimendu hori, konpainia erraldoia berriz aurkeztu baitaiteke askoz baldintza hobeagotan.


2018ko apirilaren 12an - 16:32

2023 urtera arte indarrean egon arren, FCCk utzi egingo dio Gasteizko kaleak garbitzeari. Eraikuntza enpresari jadanik ez zaio hain errentagarri ateratzen zerbitzua, berrikitan Euskadiko Aholku Batzordean hainbat gastu bere gain hartu behar dituela ebatzita: urtean 1,7 milioi euro gehiago.

Udalak lizitazio berria aterako du –bitartean FCCk jarraituko du hiriburuko kaleak garbitzen– baina konpainia berriz aurkeztu ahal izango da lehiaketara eta irabazteko aukerak ere baditu, eta irabaziko balu, aurreko adjudikazioak eragindako zama ekonomikoa gainetik kenduko luke.

Aukera hori erabat "lizuna" iruditu zaio oposizioko indar nagusi den EH Bilduri. ADI ustelkeriaren kontrako elkarteak ere bere iritzia azaldu du Twitterren, zerbitzu beragatik gasteiztarrek FCCri "orain garestiago" pagatu behar izango diotela eta aurreko legealdietan egin zituen ustezko irregulartasunak ikertu gabe daudela esanez:

Bestaldetik, Gasteizko Zero Zabor taldeak abagunea aprobetxatzeko eskatu du, Europako araudiak birziklatzearen inguruan esaten duena betetzeko lizitaziorako baldintza-pleguetan zehaztu dadin: “FCCk zerbitzua utzita, zabor-bilketan hobekuntzak egiteko aukera zabaltzen da”, esan dio Hala Bedi irratiari.

Duela gutxi eztabaida sortu da kale-garbiketa Gasteizko Udalak bere gain hartzearen inguruan –Euskal Herriko beste zenbait tokitan, Hernanin kasu, egin duten moduan–. EH Bildu eta Irabazi alderdiak horren alde daude, baina Gorka Urtaranen gobernuak zerbitzua berriz ere esternalizatu eta azpikontratatzearen hautua egin du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Araban
2022-01-10 | Hala Bedi
Iosu Aranberri, Gasteiz Zero Zabor
“Gasteizen zaborraren %34a soilik birziklatzen da”

Multinazionalak, errauskailuak, zabortegiak, pirolisi plantak… Honetaz eta gehiago mintzatu gara Gasteizeko Zero Zabor taldeko Iosu Aranberrirekin.


2021-06-08 | ARGIA
Zabortegiak handitu eta berriak ireki nahi dituzte EAEn

Zabortegien edukiera bikoiztu egin beharko da EAEn 2030 urtera arteko epean, Eusko Jaurlaritzak aitortu duenez. Horri aurre egiteko hainbat proiektu daude mahai gainean, egungo zabortegiak handitu eta berriak irekitzeko, hala jaso du Berria egunkariak.


2021-03-25 | ARGIA
Derrigorrezko atez ateko hondakin-organikoaren bilketa ezarriko du Kripango Udalak

Arabako Errioxan dagoen Kripan herrian bio-hondakinak etxez etxe biltzeko sistema abiaraziko dute. Azaldu dutenez organikoaren bilketa modu horretan eskaintzen duen "Arabako lehen udalerria" izango da.


2021-02-02 | Mikel Zurbano
Zor publikoaren zama

Next Generation EU programak 750.000 miloi euro aurreikusten ditu datozen zazpi urtetarako. Eta aldi horretarako Europar Batasuneko (EB) aurrekontua 1,074 biloi eurokoa da. Bi hanka hauek erabiliko ditu nagusiki EBk Covid-19ak eragindako hondamendiari aurre egiteko,... [+]


Hurrengo belaunaldiei zorretan utziko dieguna

Europar Batasuneko herrialdeek dirutza mugiaraziko dute koronabirusaren pandemiari aurre egiteko. 750.000 milioi euroko aurrekontua duen Next Generation EU deituriko planaren bidez, trantsizio ekologiko eta digitala bideratu nahi da. Baina aurkeztutako proiektuek ba al dute... [+]


2020-11-27 | Zero Zabor
Araban erraustegi bat eraiki nahi dute Europako funtsekin, salatu du Gasteiz Zero Zaborrek

Gasteiz Zero Zabor elkarteak ostiralean, azaroak 27, salatu duenez Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundiak lurralde honetan hiri hondakinen erraustegi berri bat eraiki nahi dute, horretarako erabiliz Next Generation EU Europako Funtsa. Antza, hiri hondakinak... [+]


2020-07-06 | ARGIA
Bigarren igandez sutea piztu da Gasteizko Gardelegi zabortegian

Bi igandez jarraian su hartu du Gardelegi zabortegiak. Sute horien nondik-norakoak ikertzeko espedientea zabaltzea eskatu du Eguzki talde ekologistak.


2020-06-29 | ARGIA
Gasteizko Gardelegi zabortegiak su hartu du ekainaren 28an

Gasteizko Gardelegi zabortegiak su hartu du ekainaren 28 eguerdian. Eguzki talde ekologistak ohartarazi du bertako plastikoak erretzeak osasunarentzat toxikoak diren partikulak sortu ditzakeela eta espediente bat irekitzeko eskatu du, sutearen nondik norakoak eta hondakinen... [+]


Gasteizko zabortegian 15.000 tona zabor botatzeko baimena eskatu dute zortzi enpresa arabarrek

Zaldibarko zabortegiko istripuaz geroztik, beste zabortegi batzuetan banatu dituzte zenbait enpresetako isurketak. Gasteizko Gardelegi zabortegiak ia 2.000 tona jaso ditu orain arte, eta 15.000 tona zabor isurtzeko eskaria egin dute Arabako zortzi enpresak. Gasteizko udalak... [+]


2020-03-10 | ARGIA
Zorroza enpresan teilatutik erorita hil zen langilea, oraindik bizirik zela lekuz mugitzeko agindu zuen gerenteak, LABek salatu duenez

LAB sindikatuak asteartean publikoki salatu du Zorroza Gestión de Residuos enpresako gerenteak hainbat langile behartu zituela hildako langilea istripuaren lekutik bere ohiko lanpostura mugitzera, oraindik bizirik zela. Langile bat inputatuta dago ustezko estaltze... [+]


Zorrozako langile ohiak, beste istripu baten harira
“Furgoneta batean sartu eta txakur bat bezala eraman zuten hanka zulatua zuen langilea”

Gauza ugari leporatu dizkiote beharginek enpresako zuzendaritzari: langileak gaizki tratatzea, formazio dokumentuak beharginen izenean sinatzea, lan istripuak modu desegokian kudeatzea... Aiaraldea hedabidea zuzendariarekin jarri da harremanetan, baina momentuz ez du erantzunik... [+]


Zorroza enpresak baimenik gabe hainbat hondakin tratatu eta pilatu ditu

Zorrozak “arau hauste oso larria” egin zuen, udal arkitektoaren txosten baten arabera. Enpresak hiru aldiz ukatu zien sarbidea udaleko zerbitzu teknikoei.


2020-02-11 | ARGIA
Gorpu bat aurkitu dute Gasteizko biokonpost plantan

Gorpu bat aurkitu dute astearte goizean Jundizeko biokonpost plantan. Langileek Udaltzaingoa ohartarazi dute. Planta behin behinean itxi ostean, Polizia Judiziala bertan da gertatua ikertzen, Gasteiz Hoy hedabidean irakur daitekeenez.


2018-10-05 | Arabako Alea
Arabako hondakinen kudeaketa, Europako irizpideetatik oso urrun

Murriztu, birziklatu eta berrerabili. Hiru printzipio horietan oinarritu du Europako Batzordeak etorkizunerako hondakinen politika. Mahai-gainean dagoen Arabako Hiri-Hondakinen Planak erronka zaila du aurretik.


2018-05-22 | Arabako Alea
FCC auzian lege-iruzurra egitea leporatu dio EH Bilduk Urtarani

Orain zabaldutako txosten juridiko batek dio hiriak FCC enpresarekin duen hitzarmena bertan behera uzteko arrazoi nahikorik ez dagoela.


Eguneraketa berriak daude