Gasteizko zabortegian 15.000 tona zabor botatzeko baimena eskatu dute zortzi enpresa arabarrek

  • Zaldibarko zabortegiko istripuaz geroztik, beste zabortegi batzuetan banatu dituzte zenbait enpresetako isurketak. Gasteizko Gardelegi zabortegiak ia 2.000 tona jaso ditu orain arte, eta 15.000 tona zabor isurtzeko eskaria egin dute Arabako zortzi enpresak. Gasteizko udalak 23.000 tonatan jarri zuen aurtengo muga.

Gardelegiko zabortegia. Argazkia: GasteizBerri.com.

2020ko maiatzaren 20an - 12:40

Zaldibarko krisiak EAEko zenbait zabortegitara bideratu zituen Eitzaga auzoan kontrol gutxirekin pilatzen ziren hondakinak. Gasteizko kasuan, 23.000 tona gehigarri onartu zituen otsailean udalak. Ordutik, ia 2.000 hartu ditu jada eta beste 15.000rako eskaria jaso du Naizek argitaratu duenez. Oposizioko zenbait talde ez dira ados agertu, PP adibidez: bi hilabetean nahiko kopuru jaso dutela diote eta 23.000ko muga hori bi urtean erraz pasako dutela.

EAJko Ingurumenaren Kudeaketa eta Planifikaziorako zinegotzi Cesar Fernandez de Landak adierazi du, enpresek eskaerak egiten jarraitzen badute zabortegira sartzen diren hondakinak kontrolatzen hasi beharko dutela.

Zaldibarko istripua gertatu eta egun gutxira onartu zuen Gasteizko Udalak Gardelegik onartuko zituen hondakin kopurua %23 igotzea, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak zabaldutako eskaerari jarraiki. Hamabi hilabeteko epea jarri zuen 23.000 tona gehigarri horiek jasotzeko, baina epe hori luzatzeko atea zabalik utzi zuen.

Dena den, oraindik zabor asko dago zabortegi guztietan sakabanatzeko. Izan ere, Zaldibar eta Mutiloaren artean urtean 850.000 tona biltzen ziren Eusko Jaurlaritzaren arabera, EAEn sortzen diren hondakin industrial guztien herena; horietatik 500.000 Zaldibarren bakarrik biltzen ziren.

Beste zabortegietara banatuta, oraindik 250.000 tona banatzeke geratzen zirela kalkulatu zuen Jaurlaritzak. Hori horrela, Espainiako Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetako hondakinak EAEn bota ahal izateko Ingurumen eta Lurralde Plangintzako sailaren baimena behar zela sinatu zuen Jaurlaritzak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibarko zabortegiaren krisia
Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


Zaldibarko zabortegira hondakinak baimenik gabe isurtzeagatik Lapurdiko bi enpresa zigortu dituzte

Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.


2023-10-03 | ARGIA
Zaldibarko zabortegiaren behin-behineko zigilatzea ere Jaurlaritzak ordainduko du

Enpresari eskatu dio lan horiek egiteko Arantxa Tapiaren sailak, baina Verter-ek ez du erantzun. Lanek “bospasei” urterako ziurtatuko dute zabortegiaren egonkortasuna, 750.000 euroko aurrekontuarekin.


Eguneraketa berriak daude