Gorpu bat aurkitu dute Gasteizko biokonpost plantan

  • Gorpu bat aurkitu dute astearte goizean Jundizeko biokonpost plantan. Langileek Udaltzaingoa ohartarazi dute. Planta behin behinean itxi ostean, Polizia Judiziala bertan da gertatua ikertzen, Gasteiz Hoy hedabidean irakur daitekeenez.


2020ko otsailaren 11n - 09:55
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Hipotesi guztiak zabalik daude. Ikusi behar dute gorpu hori nola iritsi den bertara. Aukeretako bat da edukiontziak jasotzen dituen kamioiren batean iritsi izana.

Jundizko biokonpost-plantan hondakin organikoak, inausketa-hondarrak eta errefusaren zabor-poltsak tratatzen dituzte. Hondakinak Gardelegiko zabortegira bidali aurreko urratsa da.

Errefusaren edukiontzietako hondakinak bereizten ari zirela aurkitu dute gorpua, lehen informazioen arabera.


Hondakinen kudeaketa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.