EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer egiten". Espainiako Osasun Ministerioaren buru Monica Garciak eskaerari erantzun dio: "Garrantzitsuena familia medikuen lan-baldintzak hobetzea da".
Osakidetzako familia medikuen gabeziaren arazoari aurre egiteko proposamena aurkeztu du Jaurlaritzak. Medikuek borondatez BAMEa lau urtetik hirura murrizteko aukera izatea eskatu du Martínezek: hiru urteko formazio arrunta titulua lortu eta jarraian lanean hasteko. Ondorengo bost urteetan, medikuak aukera luke urte beteko prestakuntza egiteko egoki deritzon arloan. Prestakuntza urte hori, ordaindua izango litzateke eta lan egiten duen bitartean egin ahal izango luke.
"Ezohiko egoera da, eta egoera horrek ezohiko neurriak eskatzen ditu", Martínezen aburuz. Neurriak lau edo bost urtetan medikuen kopurua bikoiztea lortuko lukeela adierazi du Osasun Saileko buruak. Halaber, Frantzia eta Italiako kasuak izan ditu hizpide: "[Herrialde horiekin alderatuz] iruditzen zait sistema zorrotza, hertsia eta zurruna dugula”; herrialde horietan formakuntza urte "gutxiagorekin" lanean hasi ahal badira, "EAEn jada pazienteak ikusten ari den laugarren urteko mediku egoiliar batek ezin du lan egin, ezta azken hilabetean ere, tutoretzarekin ez bada", Martínezek adierazi duenez.
"Gustatuko litzaidake Ministerioak guri ideiaren bat ematea, orain arte ez baitugu bakar bat ere jaso", adierazi du sailburuak, eta salatu du ez dietela "egiten uzten" eta ministeriokoek ez dutela "ezer egiten". Ez da arazoari irtenbidea emateko Jaurlaritzak egiten duen lehenengo proposamena; medikuen erretiro boluntarioa 72 urtera arte atzeratzea proposatu zuen, Naizek ezagutarazi duenez.
Espainiako Osasun Ministerioaren erantzuna
"BAMEa murrizteak kalte egingo lieke arretaren kalitateari, paziente kronikoek jasotzen duten arretari eta Lehen Arretaren modernizazioari" Mónica Garcíaren ustez. Adierazi du Martínezen planteamenduak "espezializaziorik gabeko profesionalak" kontratatzea sustatuko lukeela, eta Lehen Mailako Arreta are gehiago "prekarizatuko" lukeela.
Jaurlaritzak aurkeztutako proposamena "irtenbidea baino arazoaren abiapuntu" dela esan du Garcíak eta gogoratu ddu iaz onartu zela BAME medikuen prestakuntza plana, erkidegoen oniritziarekin. Lehen Mailako Arreta prekarizatu beharrean, "garrantzitsuena familia medikuen lan-baldintzak hobetzea" dela esan dio Martínezi; EITBk jaso duenez.
Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]
Larrialdi Zerbitzuaren kolapsoa “aurreikuspen ezagatik” eta “antolaketa eskasagatik” gertatu dela salatu eta Osasunbideko zuzendaritzak Larrialdietako Zerbitzuan behar adina langile egotea ziurtatu behar duela azpimarratu du sindikatuak.
Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko Ginekologia eta Obstetriziako zerbitzuetan dagoen langile faltagatik, erditze zerbitzua berrantolatzen hasi da Osasun Saila. Bitartean, herritarrek Iruñea eta Tuterara joan beharko dute. 25 erditze aurreikusten dira Lizarra... [+]
Uztailaren 6tik 10era bitarte 11.261 dei erantzun dituzte SOS Nafarroaren 112 zenbakian. Besteak beste, entzierroaren osasun azpiegitura koordinatzen da zerbitzuaren egoitzatik.
"Arduradunoi ez digute inoiz horrelako entzungorrik egin", salatu dute Donostiako ESIko 28 zerbitzuburuk, hainbat kargugabetze eta dimisioren testuinguruan. Gotzone Sagardui Jaurlaritzako Osasun Sailburuari leporatu diote jarrera "zentralizatu eta bertikala"... [+]
Minari aurre egiteko, opioideen kontsumo farmakologikoa asko handitu dela eta sarri behar baino gehiago eta behar baino epe luzeagoan erabiltzen direla ohartarazi dute adituek. Menpekotasuna eta albo-ondorioak sor ditzakeen pilula errezetatzea baino, osasun baliabideetan eta... [+]
Intersex Ikusgaitasunaren Eguna baliatu dute pertsona intersexualen errealitate ezezaguna bistaratzeko eta oraindik ere ume intersexualetan beharrezkoak ez diren kirurgia ez-baimenduak eta tratamendu hormonalak orokortuak daudela salatzeko.
Lehen Arreta aktualitatearen aurreneko lerroan kokatu dute prekarietateak, lan zama handiek, behin-behinekotasunak eta baliabide faltek. Osasun sistemaren oinarria da, eta kalitatezko zerbitzua inoiz baino gehiago aldarrikatzen den garaiotan, badirudi ez EAEk ez Nafarroak ez... [+]
Zer nahi duzu, mediku euskaldun bat edo itzultzaile automatiko bat? Itzultzaile automatiko bat bidean da Osakidetzan, euskararen presentzia areagotzeko asmoz, diotenez. Ez da sinesgarria, eta hori erakusteko badago adibide nahikoa.
Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko herritarrak mobilizatzen ari dira, Nafarroako Gobernuko Osasun Sailari eskatzeko Leitza eta Goizuetako Osasun Etxeetan pediatria zerbitzua bermatu dezala, eta kontuan har dezala bertako hizkuntza errealitatea; hau da, haurren hizkuntza... [+]