Mundua Bilbo bezalakoa dela esan omen zuen Unamunok, Osasun sailburu eta Bilboko alkate izan zen Azkuna medikuak hainbeste estimatzen zuen bilbotar ospetsuak. Bilbo bezalakoa, baina handiagoa. Ez dakit nik ba, Bilbo ez ote den mundua bezalakoa, bere txikian askotarikoa hitzez eta ohituraz. Gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa eta hainbat hizkuntza entzun daitezke kalean, bi ele ofizial egon arren, bata bestea baino ofizialagoa.
Albiste anitz nola munduan hala Bilbon eta, horien artean, ezustean, ezohiko berri on bat: Basurtun medikuntza fakultate berri bat eraikiko da. Bazen garaia! Aniztasunean, zenbat buru hainbat aburu eta hona hemen nirea: bada garaia medikuntza fakultate berria pentsatzeko, gure eremuari (izan Bilbo edo Euskal Herria) erantzun egokia emango dion unibertsitatea.
Salabururi jarraituz, unibertsitatearen helburua ikerketaren eta eztabaidaren bitartez ezagutza sortzea da, hau da, sorkuntza. Ez nolanahikoa, baizik eta zientziaren baldintza zorrotzak beteko dituena, eta orotarikoa. Aldi berean, ezagutza horren gordailua da, gaudenean egon baino daukaguna zabaltzera emango duena, jendearen ongizatea helburu. Azkenik, gizarteak behar dituen profesional trebatuak ekoiztea. Eta Euskal Herriak gaur egun osasun langile eleaniztunak behar ditu.
"Ez ditugu behar bi gradu medikuntza fakultatean, ez bi adar, bat gazteleraz eta bestea euskaraz. Eredu hau garestiegia da eta, batik bat, ez da eraginkorra. Gradu edo adar bakarra behar dugu, eleaniztuna: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez"
Batzuek medikuntza gradua osoa euskaraz ikasi nahi dute; beste batzuentzat euskara inposaketa bat da. Izango dira Euskal Herri euskaldun bat aldarrikatzen dutenak, edo Espainiatik etorri diren ikasle erdaldun elebakarrak. Medikuntza euskaraz edo gazteleraz ikastea eskubidea izan daiteke, baina lehentasuna pazienteari eman behar zaio beti. Egun, eremu elebidun batean jarduteko, bi hizkuntzak ezinbestekoak dira. Horrenbestez, ikasleek ezin dute gradua amaitu elebakar gisa. Hartutakoaren ordaina eman behar du unibertsitateak: gurea bezalako eremu elebidun batean, bi hizkuntza ofizialetan lan egiteko gauza diren profesionalak ekoitzi behar ditu. Euskaraz eta gazteleraz lan egingo dutenak, pazienteei maila goreneko arreta emateko; ingelesez ere moldatuko direnak, lingua franca ingelesa delako eta beraz, ezagutza eta gaitasunak eskuratzeko eta partekatzeko ezinbestekoa. Beraz, ez ditugu behar bi gradu medikuntza fakultatean, ez bi adar, bat gazteleraz eta bestea euskaraz. Eredu hau garestiegia da eta, batik bat, ez da eraginkorra. Gradu edo adar bakarra behar dugu, eleaniztuna: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Ikasle guztientzat, baita erdaldun elebakarrentzat ere. Ikastea ez baita eskubide bat soilik, betebehar bat baizik.
Unamunorekin hasi naiz, berarekin amaituko. Izango dira, Unamuno gogoan, unibertsitatea euren tenplua dela esango dutenak. Lehorrean egon direnak, bere ibilbide profesional osoan medikuntzan jardun gabe. Pazientea da arretaren funtsa. Harroputza gero, ezjakina, osasun arreta bere hizkuntzan eta ez pazientearenean eman behar dela dioena. Itsua gero, eremu elebidunetan unibertsitateak mediku elebakarrak ekoitz ditzakeela uste duena. Medikuntza baita nire esparrua, nire ogibidea, medikua naizenez gero. Eta osasungintzan hizkuntzak duen garrantziaz zerbait badakit, egia esan gehienak baino apur bat gehiago. Horrenbestez, ez daukat lotsarik argi eta garbi esateko medikuntza fakultate eleaniztuna nahitaezkoa dela. Ez dezagun denbora galdu. Esan dut.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]